Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2016ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4014

IRAGARKIA, Bizkaiko Campuseko (Leioa-Erandio area) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko estalkia zaharberritzeko obren kontratua formalizatzeari buruzkoa. (30/16 PN).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako Unibertsitate Campusa. Telefonoa: 94 601 20 01.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

c) Espediente-zenbakia: 30/16 PN.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburuaren deskribapena: goiburuan adierazitakoa.

c) Loteetan zatitzea eta kopurua: ez.

d) Noiz argitaratu den espedientearen lizitazio-iragarkia: ez dago halakorik.

3.– Esleipenaren izapidetzea, prozedura eta era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: negoziatuta.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, guztira: 186.176,01 euro (BEZa kanpo).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2016ko abuztuaren 12a.

b) Noiz argitaratu den kontratatzailearen profilean: 2016ko abuztuaren 19an.

c) Kontratista: BIATS, Impermeabilizaciones y Aislamientos Térmicos del Norte, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 176.228,90 euro (BEZa kanpo).

6.– Noiz formalizatu den kontratua.

Kontratuaren data: 2016ko abuztuaren 29a.

7.– Interneteko helbidea: www.contratacion.ehu.eus.

Leioa, 2016ko irailaren 6a.

UPV/EHUren 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez egindako eskuordetzeaz sinatua.

Gerentea,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala