Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2016ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4005

EBAZPENA, 2016ko irailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartzen duten euskaltegiei 2015-2016 ikasturtearen bigarren txandako ikasleen matrikula-gastuen ordainketaren berri ematen duena.

Eginbide hori zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduak (EHAA, 2015eko uztailaren 2koa) 2015eko udarako eta 2015-2016 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi zuten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Agindu horren ondorioz ebazpena jakinarazi du, 2015eko irailaren 28koa (EHAA, 2015eko urriaren 15ekoa), Hezkuntza sailburuordeak 2015eko udan eta 2015-2016 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena.

Ebazpen horrek, bere xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik ditu.

Horren guztiaren garapenez, 2015-2016 ikasturtearen bigarren hiruhileko hainbat klase-emankizun burutu dute kasuan kasuko ikasketa-elkarteek. Emandako klase-emankizunak ordaintzea dagokio, beraz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari. Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpenari atxikitako eranskinaren arabera, 2015-2016 ikasturteko 2. txandako matrikula kostuak ordaindu zaien euskaltegien eta ikasketa-elkarteen zerrenda eta ordaindutako diru-kopuruak argitara ematea.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 1a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala