Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2016ko irailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4004

AGINDUA, 2016ko irailaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, sailburu beraren 2015eko otsailaren 11ko eta 2016ko otsailaren 5eko Aginduen bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoetako praktiketako funtzionario izendatzen dituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko irailaren 7ko Aginduaren bidez, sailburu beraren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren (EHAA, 2015eko otsailaren 18koa) bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatu ziren.

Izangai horiek 2015-2016 ikasturtean egin zituzten praktikak.

Horiek amaituta, gainditu ez dutenek 2016-2017 ikasturtean berriz egin behar dituzte, aipatutako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren 13.4 oinarriak xedatutakoaren arabera. Era berean, praktikak egin behar ditu aipatutako ikasturtean horiek egiteko legez atzerapen egoeran egon zen izangaia.

Beste alde batetik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren (EHAA, 2016ko otsailaren 9koa) bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak deitu ziren, baita aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Aipatutako hautaketa-prozedurak ebatzi ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2016ko abuztuaren 3ko Ebazpenaren bidez, oposizio-lehiaketa gainditu duten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratu ziren.

Aipatutako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren 12. oinarrian xedatutakoari jarraituz, hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko dira, praktikak egiteko betebeharretatik salbuetsita ez daudenak, edo, salbuetsita izanik ere, praktikak egitea erabaki dutenak; kasu horretan, ez dituzte ebaluatuko.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Praktiketako funtzionarioak izendatzea.

1.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako eta 2016-2017 ikasturtean praktikak errepikatuko dituzten izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea. Agindu honen I. eranskinean zerrendatzen dira.

2.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaia Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea; hain zuzen ere, ikasturte akademiko batean praktikaldia egiteko legez atzerapen egoeran egon zen. Agindu honen II. eranskinean zerrendatzen da.

3.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea. Horiek praktikak egitera behartuta daude. Agindu honen III. eranskinean zerrendatzen dira.

4.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaiak Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko praktiketako funtzionario izendatzea. Praktikak egiteaz salbuetsita egon arren, praktikaldia egitea erabaki dute (hori ez da ebaluatuko). Agindu honen IV. eranskinean zerrendatzen dira.

Bigarrena.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaia praktikaldia egiteaz salbuetsita dago eta, karrerako funtzionario izendatu arte, haren jatorrizko kidegoan jarraitzea erabaki du. Agindu honen V. eranskinean zerrendatzen da.

Hirugarrena.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaia 2016-2017 ikasturtean praktikaldia egiteko legez atzerapen egoeran dagoela adieraztea. Agindu honen VI. eranskinean zerrendatzen da.

Laugarrena.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuetan hautatutako izangaia 2016-2017 ikasturtean praktikaldia egiteko aurkeztutako uko egitea onartzea; beste Hezkuntza Administrazioko hautaketa-probak gainditu ditu-eta. Agindu honen VII. eranskinean zerrendatzen da. Karrerako funtzionarioaren izendapena jasotzeko eskubide guztiak galtzea dakar.

Bosgarrena.– Praktiketako funtzionario gisa izendatzeak 2016ko irailaren 1az geroztik ondorio ekonomiko eta administratiboak eragiten ditu, eta horren ondorioz, praktikaldia burutzeko esleitutako lanpostuaren jabe izan beharko dira.

Beren lanpostuan hasten ez diren hautagaiek karrerako funtzionario gisa izendatzeko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Seigarrena.– Agindu hau betez egindako izendapenak hautatuak izan diren hautaketa-prozedurako deialdian ezarritako parte hartzeko baldintza orokorrak eta berariazkoak betetzearen mende egongo dira.

Praktiketako funtzionario gisa izendatzeko hautatutako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa berrikusi ondoren, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindu osagarri bat argitaratuko da. Agindu horretan, aipatutako hautaketa-prozedura horren deialdian eskatutako baldintzak egiaztatu ez dituzten pertsonak izendapenetik baztertu egingo dira.

Zazpigarrena.– Agindu hau betearazi dadin beharrezko jarraibideak eman ditzan baimena ematen zaio Langileak Kudeatzeko zuzendariari.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 7a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala