Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2016ko irailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3952

IRAGARKIA, 2016ko uztailaren 26koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako linea honetarako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Gatika, Laukiz, Loiu, Erandio eta Leioa (Bizkaia) udal-mugarteetan, 132 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Gatika-Leioa 1 eta 2» izenekoa.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta zenbait lege-testutan xedatutakoarekin bat etorriz –azken errege-dekretu horretako azken xedapenetatik lehenengoan; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan (2013-12-27ko BOE); Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011-05-31ko EHAA)–, jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera, zeinetarako eskabidea Iberdrola Distribucion Electrica, SAUk egin baitu.

Erref: L-7611IFT/TLE.

Esp: 48-AT-I-2016-00011 (48-AT-H-2011-00049).

– Kokalekua: Gatikako, Laukizko, Loiuko, Erandioko eta Leioako udal-mugarteetan.

– Aurrekontua: 154.649,84 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren horniduraren kalitatea eta segurtasuna hobetzea.

Jardueraren ezaugarri nagusiak:

Gaur egun linearen igarobidean dagoen zuhaitzik gabeko zerrenda handitzea, betiere erregelamenduzko agindu berriak betez, aipatu linean, guztira 9.248 metroko luzeran.

Onura publikoaren deklarazioa eskatzen da.

Argitara ematen da hori guztia, jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira bi aletan, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2016ko uztailaren 26a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala