Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2016ko irailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
3950

IRAGARKIA, xede hau duen zerbitzuetako administrazio-kontratua formalizatu dela iragartzeko dena: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, 2016-2017ko ikasturtean, alkoholaren kontsumoaren inguruko prebentzio-programa bat egitea (230 esku-hartze/lantegi) (112/2016-S espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 112/2016-S.

d) Kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.info

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan, 2016-2017ko ikasturtean, alkoholaren kontsumoaren inguruko prebentzio-programa bat egitea (230 esku-hartze/lantegi)

d) CPV: 98000000-3.

3.– Izapidea eta prozedura.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 96.600,00 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 96.600,00 euro Zenbateko osoa: 106.260,00 euro.

6.– Formalizazioa.

a) Esleipenaren data: 2016-08-29.

b) Kontratuaren formalizazio-data: 2016-08-31.

c) Kontratista: Ortzadar SL.

d) Esleipenaren zenbatekoa. 95.450,00 euro, BEZik gabe; 104.995,00 euro, BEZa barne.

e) Esleipendunaren eskaintzaren abantailak. Kontratatzailearen profilean argitaratutako ebazpenean daude azalduta.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 6a.

Kontratazio Mahaiaren presidentea,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala