Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2016ko irailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3949

IRAGARKIA, irrati mugikorraren sare digitalerako deien banaguneak eta kontsolak eguneratzeko administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: S-010/2016).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: S-010/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: hornidura.

b) Deskribapena: irrati mugikorraren sare digitalerako deien banagunea eta kontsolak eguneratzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: ez dago.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 4.000.000 euro.

5.– Esleipena.

a) Esleipenaren eguna: 2016ko uztailaren 11.

b) Gauzatze-eguna: 2016ko abuztuaren 11.

c) Kontratista: Motorola Solutions España, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 4.000.000 euro, BEZa barne.

Erandio, 2016ko irailaren 7a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala