Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2016ko irailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3947

IRAGARKIA, xede hau den administrazio-kontratu bat formalizatu dela jakinarazteko dena: obra-zuzendaritza (telekomunikazio-azpiegituren zuzendaritza barne), obra egiteko zuzendaritza, eta eraikuntza-laneko segurtasun- eta osasun-koordinazioa, UE2-AOR 403 lur-zatian 58 dotazio-etxebizitza eraikitzeko, Santzurtzin (San Juan de Rompeolas (espediente-zenbakia: A-003/DEPS2016).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-003/DEPS2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 26 hilabete.

e) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu zen: 2016ko martxoaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 49. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka egon barik.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: Zenbateko garbia: 193.134,16 euro gehi % 21eko BEZari dagozkion 40.558,17 euroak berdin 233.692,33 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2016ko uztailaren 29a.

b) Kontratista: Estudio K (F-48202402).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 112.900,00 euro (BEZik gabe).

6.– Kontratua formalizatzea. 2016ko abuztuaren 1a.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 7a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala