Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2016ko irailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3946

IRAGARKIA, honako helburu hau duen zerbitzuetako administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena: Bilboko Barruti Judizialeko organo judizialen jakinarazpenak, zitazioak eta egintzak burutzeko, haiek berehalakoan, atez ate, autoz eta banan-banan banatzea -beste garraiobide batean ezin bada egin-.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: A-008-DAPJ-2016.

d) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.euskadi.net/contratacion

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedea: Bilboko Barruti Judizialeko organo judizialen jakinarazpenak, zitazioak eta egintzak burutzeko, haiek berehalakoan, atez atez, autoz eta banan-banan banatzea -hori beste garraiobide batean ezin bada.

c) Loteak: ez.

d) CPV: 60120000-5.

e) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu den: 2016-05-16.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbatekoa, guztira: 187.000,00 euro. Zenbateko garbia: 170.000,00 euro.

5.- Formalizazioa:

a) Esleipen-eguna: 2016-08-09.

b) Formalizazio-eguna: 2016-09-01.

c) Kontratista: Asociación Radio Taxi Bilbao elkartea.

d) Esleipenaren zenbatekoa: Zenbatekoa, guztira: 187.000,00 euro, BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 9a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala