
176. zk., 2016ko irailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3945
EDIKTUA, 435/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 435/2015 zk.ko hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailea: Bide Onera Vasca S. Coop.
Alderdi demandatua: Ruth Blanca Fernandez Arriaga.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Ruth Blanca Fernández Arriaga andrearen aurka, Bide Onera Vasca, Sociedad Cooperativa-ren izenean eta ordez Basterretxea prokuradoreak demanda aurkeztu zuen, 2015eko ekainaren 11n.
Bigarrena.– 2015eko irailaren 1eko Dekretuaren bitartez demanda onartu egin zen, izapideak egiteko; ikustaldia 2016ko maiatzaren 26an burutu zen, autoetan jasotako emaitzarekin, eta demandatua zitatzeko zenbait ahalegin egin ostean.
EPAITZA
Ruth Blanca Fernández Arriaga andrearen aurka, Bide Onera Vasca, Sociedad Cooperativa-ren izenean eta ordez Basterretxea prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut, eta demandatzaileari 2.683,26 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua.
Zenbateko horrek legezko interesa sortuko du 2015eko ekainaren 11tik ebazpen honen egunera arte, eta, legezko interesa bi puntuz gehituta egun horretatik zorra guztiz ordaindu arte.
Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.
Barakaldo (Bizkaia), 2016ko uztailaren 11.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS