Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2016ko irailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3937

AGINDUA, 2016ko irailaren 1ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinarekin notarioak izendatzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko egindako lehiaketa arrunta ebatziz.

Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea. Notariotza horiek 2016ko maiatzaren 23ko Ebazpenaz (2016ko ekainaren 2ko BOE) deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren, eta, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat, eta abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen– ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Iragarritako notaritzak, zeintzuk Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik baitaude, betetzeko izendatzea ondoren aipatzen diren notarioak:

Segurako Notariotzarako, Carlos Valverde González jauna, oposizioetatik datorrena (aurreko lehiaketan, notariotza hori hutsik geratu zen; Escales Ainzua jaunaren protokoloa).

Oiartzungo Notariotzarako, Iñigo Escales Ainzua jauna, Elorrioko notarioa (aurreko lehiaketan, notariotza hori hutsik geratu zen; José Manuel Domingo Serrano jaunaren protokoloa).

Zumarragako Notariotzarako, Nicolás Almarza Ayarza jauna, oposizioetatik datorrena (aurreko lehiaketan, notariotza hori hutsik geratu zen; 173/2007 EDaz sortua).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 1a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala