Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2016ko irailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3897

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera argitaratzen da, ezen, Jabari Publikoko Urguneen Araudiaren 165. artikuluko 4. paragrafoan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 84. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, aipatutako emakida-eskubidea amaitzeko espedientearen berri ematen dela. Emakida-eskubideen ezaugarriak, iragarki honen I. eranskinean zehazten dira.

Espedienteak Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan egoki iritzi daitezken dokumentuak eta justifikazioak aurkeztu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Intxaurrondo kalea 70 – 1. solairua – 20015 Donostia.

Iragarki honen I. eranskinean aipatutako interesdunak eta pertsona oro jakitun izan dadin argitarazten da hau, eta haientzako banakako jakinarazpen balioa izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 26a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala