Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2016ko irailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3884

IRAGARKIA, Urdulizeko (Bizkaia) CEIP Elortza HLHI handitzeko obren kontratazioaren lizitazioari buruzko iragarkia aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako akatsak atzeman dira Urdulizeko (Bizkaia) CEIP Elortza HLHI handitzeko obren kontratazioaren lizitazioaren berri emateko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen iragarkian (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 170 zk., 2016ko irailaren 7a). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

2016/3837 (3/1) orrialdean,

hau esaten den lekuan:

«1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko irailaren 26an, 13:00etan.»

Baina honela esan behar du:

«1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko urriaren 4an, 13:00etan.»

2016/3837 (3/1) orrialdean,

hau esaten den lekuan:

«3.– Izapideak eta prozedura.

d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak balioesteko hainbat irizpide. Gehienezko puntuazioa 100 puntukoa izango da, honela banakatuta:

● Eskaintza ekonomikoa: 40 puntu.»

Baina honela esan behar du:

«3.– Izapideak eta prozedura.

d) Esleipen-irizpideak: eskaintzak balioesteko hainbat irizpide. Gehienezko puntuazioa 100 puntukoa izango da, honela banakatuta:

● Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.»

2016/3837 (3/2) orrialdean,

hau esaten den lekuan:

«8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urriaren 3ko 13:00etan.»

Baina honela esan behar du:

«8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urriaren 11ko 13:00etan.»

2016/3837 (3/3) orrialdean,

hau esaten den lekuan:

«9.– Eskaintzak irekitzea.

c) Eguna eta ordua:

● C gutun-azala irekitzea: 2016ko urriaren 17ko 12:00ak.

● B gutun-azala irekitzea: 2016ko azaroaren 14ko 12:00ak.»

Baina honela esan behar du:

«9.– Eskaintzak irekitzea.

c) Eguna eta ordua:

● C gutun-azala irekitzea: 2016ko urriaren 25eko 12:00ak.

● B gutun-azala irekitzea: 2016ko azaroaren 25eko 12:00ak.»

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 8a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala