Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2016ko irailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3882

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, 2016-2017 urtetarako Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zentralizatutako eraikinetan berritze-obrak, konponketa arruntak eta kontserbazio- eta mantentze-lanak, gremioen koordinazioa barne, egitea helburutzat duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea tramitatzen duen atala: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia

c) Espediente-zenbakia: KM/2016/020.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa zentralizatutako eraikinetan berritze-obrak, konponketa arruntak eta kontserbazio- eta mantentze-lanak egitea.

c) Aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkiaren argitaratze-data: 2016ko urtarrilaren 19ko EHAA.

d) Loteen araberako banaketa eta zenbakia:

1. lotea: Arabako kudeaketa zentralizatutako eraikinak.

2. lotea: Gipuzkoako kudeaketa zentralizatutako eraikinak.

3. lotea: Bizkaiko kudeaketa zentralizatutako eraikinak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 884.297,52 euro, BEZik gabe (1.070.000 euro, BEZa barne).

5.– Esleipena.

a) Esleitzeko data: 2016-06-24.

b) Formalizatzeko data: 2016-06-27.

c) Kontratista:

– 1. lotea: Construcciones Ganeko, S.A.

– 2. lotea: Construcciones Ganeko, S.A.

– 3. lotea: Construcciones Ganeko, S.A.

d) Herritartasuna: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa (BEZa barne):

Esleipendunak proposutako prezio bateratuak, 1.070.000 euroko gehienezko aurrekontuarekin, hurrengo urteetan zatituta:

2016: 510.000 euro:

1. lotea: 350.000 euro.

2. lotea: 60.000 euro.

3. lotea: 100.000 euro.

2017: 560.000 euro:

1. lotea: 400.000 euro.

2. lotea: 60.000 euro.

3. lotea: 100.000 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala