Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2016ko irailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3880

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 29koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Lan-arriskuen Prebentziorako Tekniko Espezializatuen Euskadiko Elkartearen (AVATEP) estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuok gordailutzea agindu eta horren berri emateko dena.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Lan-arriskuen Prebentziorako Tekniko Espezializatuen Euskadiko Elkartearen (AVATEP) estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko ekainaren 3an, aipatu sindikatu-elkartearen estatutu-aldaketari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea eskatzeko dokumentazioa aurkeztu da.

Bigarrena.– 2016ko ekainaren 14an, errekerimendua egin zen, aldatutako estatutuen amaieran dagokion eginbidea sar zedin, bertan honako hauek sartuaz: batzar orokorrean erabakitako aldaketak jasotako idazketa dutela haiek, noiz erabaki zen aldaketa eta elkarteko idazkariaren NAN; guztiarekin ere, legez ezarritako zehaztapenekin eta epeekin bat etorriz egiten delarik errekerimendu hori.

Hirugarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentuak daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia, ohiko batzar orokorrak aldaketa egiteko hartutako erabakiaren ziurtagiria, aldatutako estatutuak eta pertsona izenpetzaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuetako 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 11.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Askatasun sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidezkoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea aipatu sindikatu-elkartearen estatutuak aldatzeko erabakiari dagokion dokumentazioa eta estatutu aldatuak, eta egitate horren publizitatea egitea.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Lan-arriskuen Prebentziorako Tekniko Espezializatuen Euskadiko Elkartearen (AVATEP) estatutuak aldatzeko erabakiaren eta elkarte horren estatutu aldatuen erabakiaren ziurtagiria gordailutzeko agintzea.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6. artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 29a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala