Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2016ko irailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3878

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Asociación de Laboratorios de Control de Calidad de la Comunidad Autónoma Vasca-Euskal Komunitateko Laborategien Elkartearen (EKLAE) estatutuak aldatzeari buruzko akta eta estatutuak gordailutzea agindu eta horren berri emateko dena.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Asociación de Laboratorios de Control de Calidad de la Comunidad Autónoma Vasca-Euskal Komunitateko Laborategien Elkartearen (EKLAE) estatutuak aldatzeko dokumentazioa gordailutzea dela-eta. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko ekainaren 17an aurkeztutako dokumentazioaren bidez, aipatutako enpresa-elkartearen estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko eskatu da.

Bigarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan ezarritakoarekin, eta dokumentazio horretan honako dokumentu hauek daude jasota: gordailutze-eskabidea egiteko instantzia, ezohiko batzar orokorraren akta –non aldaketaren erabakia jasota baitago– eta aldatutako estatutuak; eta izenpetzaileen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa.

Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuetako 4. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 11 m) artikuluak.

Bigarrena.– Apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan eta sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, bidezkoa da aipatu elkartearen estatutuak aldatzeko aktari buruzko dokumentazioa eta aldatutako estatutuak –zehazki, 6. artikulua– onartzea gordailua egiteko, eta argitara ematea egintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Asociación de Laboratorios de Control de Calidad de la Comunidad Autónoma Vasca-Euskal Komunitateko Laborategien Elkartearen (EKLAE) estatutuak aldatzeari buruzko akta eta elkarte horren estatutuak gordailatzeko agintzea.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6. artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala