Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2016ko irailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3874

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 22koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria, zeinarekin -Naturgas Energía Distribución, S.A.U.rentzako- «Bastidan (Araba), Bastidako hirigunean - (GNL) gas natural likidotuaren Planta - instalazioak baimentzeko Proiektua» eraikitzeari dagokionez exekuzio-proiektua onartu egiten baita eta instalazioak baimendu, eta, bestalde, proiektu hori herri onurakotzat jotzen baita.

Espediente-zenbakia: 41294 - CG-G-2016-2.

Javier Bermejillo Egia jaunak, Naturgas Energía Distribución, SAU sozietatearen izenean eta haren ordez, 2015eko abenduaren 28an (2016ko martxoaren 1ean eranskinean ere bai), zera eskatu zuen: Bastidako (Araba) udal mugartean, gas natural likidotuaren planta eraikitzeari dagokionez exekuzio-proiektua -Bastidako hirigunea-GNL deritzona- onartzea eta instalazioak baimentzea.

Espediente hau ebazteko, honako hauek kontuan hartu eta aipatu behar dira:

AURREKARIAK

1.- Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2015eko otsailaren 16ko Ebazpenaren bitartez, administrazio-baimena ematen baitzaio Naturgas Energía Distribución SAUri Araban, Bastidako udal-mugartean, gas natural kanalizatua banatzeko.

2.- 2015eko abenduaren 28an, Naturgas Energía Distribución, SAU sozietateak zera eskatu zuen: «Bastidako (Araba) hirigunean, (GNL) gas natural likidotuaren plantako instalazioen Proiektua» eraikitzeari dagokionez exekuzio-proiektua onartzea eta instalazioak baimentzea, eta bai horiek herri onurakotzat jotze ere.

3.- Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73.4 artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako (BOE, 1998ko urriaren 8koa), espedienteak jendaurreko izapideak izan zituen, haren iragarkia honakoetan argitaratu baitzen: maiatzaren 31tik ekainaren 17ra Bastidako Udalaren iragarki-oholean; 2016ko apirilaren 13an ALHAOn; 2016ko martxoaren 29an EHAAn; eta 2016ko martxoaren 22an Diario Noticias de Álava egunkarian.

4.- 2016ko martxoaren 21ean, proiektuaren separata bidali zitzaion Bastidako Udalari, baimen-eskaeraren alde edo aurka zeuden adieraz zezaten, eta, hala iritziz gero, baldintza teknikoak ezar zitzaten.

5.- Proiektuaren informazio-erakustaldian zehar, 2016ko apirilaren 6an, Faustino Rubio Almarza jaunak alegazioak aurkeztu zituen. Bere idazkian adierazi zuen ez zegoela ados GNL instalazioaren kokapenarekin, eta laburbilduta hau azaldu zuen:

● Desjabetzeko zen partzela, bere jabetzako ziren beste partzela mugakide batzuekin batera, nekazaritza-ustiategiaren barruan zegoela; ustiategi hori mahastizaintzarakoa da.

● Partzela horretan prestaketa-lanak egiten ari dira landaketak egiteko, hain justu ere AFAan izapidetutako landaketa-eskubideak baliatuz, zeren bestela galdu egingo lituzke, nekazaritza-ustiategia debaluatuz.

● Badela beste partzela bat (92), zeinaren jabeak antza denez baiezkoa eman baitu sal dadin.

● Bada bigarren partzela bat (170), eta honek ere betetzen ditu kokapen- eta irisgarritasun-baldintzak.

● Eraginpeko partzela urbanizagarritzat dago sailkatua, eta Udalak garatutako exekuzio-unitate urbanistiko baten barruan sarturik dago, eta GNL plantak mugatu egingo lituzke eskubide urbanistikoak.

● Udalak ontzat jo du gas likidotuko planta birkokatzea proposatutako partzeleetakoren baten.

6.- Faustino Rubio Almarza jaunak egindako alegazioak enpresa eskatzaileari helarazi zaizkio, eta laburbilduta hau adierazi du:

● Kalte ekonomikoari dagokionez, adierazten du ezen balio justuaren izapideketan ebaluatuko dela egokiro.

● Halaber adierazten du ezen aukeratutako kokapena egokia dela, baldin eta erreparatzen bazaie honako hauei: hirigunetik harako distantzia; ingurunean integratzea; pasaiari eta ingurumenari egiten zaien inpaktu murritza; egoitza-eremuari ez eragitea; dimentsio egokiak; sarbideak; etorkizuneko garapen urbanistikoari ez eragitea; gerora GLP zentroa kentzeko erraztasuna; gas-sarearekiko konexioa.

● 92 partzela kokapen-alternatibatzat erabiltzea baztertu egiten da, zeren haren geometriak ikusezin egiten baitu GLN plantaren kokapena.

● 170 partzelari dagokionez, bere jabeak ez du agertu agertu borondaterik akordio batera ailegatzeko, eta, bestalde, partzela horrek bikoiztu egiten ditu halako instalazio baterako behar diren dimentsio gutxienekoak.

● Partzela ez dagoela Bastidako Hirigunea Antolatzeko Planeko hiri-lurzoruaren mugen barruan, eta hiri-lurzorua zabaltzeko udal proposamenari ez diola eragiten proiektuak eta ez diola eragiten partzelari.

● GNL plantak ez die eragiten eskubide urbanistikoei.

Ebazpen hau oinarri hauetan bermatzen da:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.- Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak du espediente hau ebazteko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 24ko 190/2013 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (2013ko apirilaren 24ko EHAA).

2.- Gasa banatzeko sareak eraiki aurretik administrazio-baimena eskatu beharra honako hauetan dago xedatuta: Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legea (BOE, 1998ko urriaren 8koa); gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretua (BOE, 2002ko abenduaren 31koa); gas-erregaiak erabili eta banatzeko arautegi teknikoa onartu zuen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua (BOE, 2006ko irailaren 4koa); eta hodi bidez eramandako gasaren zerbitzu publikoaren instalazioei baimena emateari eta horiek jardunean jartzeari buruzko ekainaren 9ko 107/1998 Dekretua (EHAA, 1998ko ekainaren 26koa).

3.- Urriaren 7ko 34/1998 Legeak (BOE, 1998ko urriaren 8koa) deklaratzen du onura publikokoak direla lege bereko IV. tituluak aipatutako instalazioak, hau da, hodi bidez gas-erregaia banatzeko instalazioak.

4.- Naturgas Energía Distribución SAU enpresa eskatzaileak bete-betean erantzun die Faustino Rubio Almarza jaunak egindako alegazioei.

5.- Espedientearen izapideetan eta edukian egiaztaturik dago bete egiten direla hizpide den arloan xedatutako betekizunak eta baldintzak.

Aipatutako lege manuak, eta, oro har eta bat etorriz aplikatzekoak diren xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.- Naturgas Energía Distribución, S.A.U. sozietateari baimen ematea zaio ondoko proiektuan eta eranskinean, Joaquín Costa Moreno industria ingeniariak sinatutakoetan, deskribatutako instalazioa eraikitzeko: «Bastidako hirigunean - (GNL) gas natural likidotua instalatzeko Proiektua». Ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

● Biltegiratze-instalazioa: GNLko biltegiratze-ontzi bat, 59,8 m3-koa, tangak husteko unitatea barne.

● Lurruneztagailu atmosferiko 2ko bateria batekin osatutako birgasifikatze-intentsifikazioa 500 m3(n)/h-koa, kapazitate bereko beste bateria batekin handiagotzeko aukerarekin.

● 10 kW-ko birberogailu elektrikoa.

● (ENE) Erregulazio- eta neurketa-estazioa, 1.500 m3(n)/h-ko emari nominalarekin.

● Usaina emateko ekipoa.

● Segurtasuneko gailuak, kontrol-sistemak eta gainerako instalazio lagungarriak.

2.- Baimentzen den instalazioa onura publikokoa dela deklaratzea, bereziki; izan ere, deklarazio horrek berekin dakar, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 105. artikuluan xedatutakoaren indarrez (1998-10-08ko BOE), eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideak hartu beharra; eta, halaber, premiazko okupazioa egin eta ondorioak ezarri beharra dakar, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak premiaz okupatzeko deklaraziorako xedatutakoarekin bat etorrita.

Instalazioak honako baldintza hauek bete beharko ditu:

1.- Baimentzen den instalazioa egin beharko da proiektu honen eta haren aldatze-eranskinaren arabera: «Bastidako udal-mugartean, «Bastidako hirigunea - (GNL) gas natural likidotuaren instalazioak baimentzeko Proiektua», zeinaren egilea baita Joaquín Costa Moreno industria ingeniaria.

2.- Instalazioek bete beharko dute, batetik, gas-erregaiak erabili eta banatzeko arautegi teknikoan eta haren jarraibide tekniko osagarrietan xedatutakoa (uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretua) eta, bestetik, egoki diren bestelako xedapen eta arau teknikoak.

3.- Dagokion baimena lortu beharko da onartutako proiektuan dauden oinarrizko datuei daragieten aldakuntzak sartzeko.

4.- Baimendutako instalazioa egiteko epea bi urtekoa izango da, baimena ematen den egunetik aurrera.

5.- Instalazioetan egin beharreko azterketak, entseguak eta probak, orokorrak nahiz zatikakoak izan, indarrean dauden xedapenen arabera egin beharko dira, eta Arabako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko zaizkio behar adinako aurrerapenaz.

6.- Instalazio-lanak amaituta, Arabako Lurralde Ordezkaritzan honako agiri hauek aurkeztu behar dira: obra-zuzendaritzako ziurtagiriak; proben aktak, erregistro grafikoak barne; eta as-built planoak.

7.- Naturgas Energía Distribución, S.A.U.k instalazioak amaitu direla jakinarazi beharko dio lurralde-ordezkaritza honi, behin betiko gainbegiratu eta martxan jartzeko akta egin dezan, hori barik ezin izango baita martxan jarri.

8.- Lanak egiteko behar diren udalen, probintzien edo besteren eskumeneko baimenak edo lizentziak eta gainerakoenak kaltetu barik eta alde batera utzita ematen da baimen hau, eta ez du salbuesten eskatzailea haiek eskuratzeko obligaziotik.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 22a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala