Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

172. zk., 2016ko irailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZARAUZKO UDALA
3872

IRAGARKIA, Alde Zaharra birgaitzeko Plan Bereziaren aldaketari buruzkoa (E etxadia, E03, E04 eta E31 unitateak).

2016ko uztailaren 28an egindako bilkuran, Zarauzko Udalbatzarrak erabaki zuen behin betiko onespena ematea 1-1 area –OR alde zaharra– birgaitzeko plan bereziaren aldaketari. Docalore SL sozietateak abiarazi zuen espedientea, eta E03, E04 eta E31 eraikuntza-unitateei eragiten die (Kale Nagusia 15 eta 17, eta Azara kalea 17). Onartu den dokumentua 2016ko uztaileko testu bategina da, Jaime Abalos arkitektoak idatzitakoa.

Erabakiaren testu osoa eta haren aurka ezarri daitezkeen errekurtsoak 2016ko abuztuaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (164 zenbakia) argitara eman dira.

Zarautz, 2016ko abuztuaren 30a.

Alkatea,

XABIER TXURRUKA FERNANDEZ.


Azterketa dokumentala