
172. zk., 2016ko irailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ARABAKO FORU ALDUNDIA
3862
IRAGARKIA, Zergak Ikuskatzeko zerbitzuburu lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
ALHAOn, 2016ko uztailaren 27ko 84. zenbakiko alean, Zergak Ikuskatzeko zerbitzuburu lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Interesa dutenek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, edo Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearenak, 38. artikuluan xedatzen dituen bideetako edozeinetatik aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 28a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.
RSS