
172. zk., 2016ko irailaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3860
HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «414/2016 Ebazpena, 2016ko ekainaren 27koa, Araba ESIko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko Kardiologiako Zerbitzuko buruaren lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko dei egiten da».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.
Gisa horretako hutsa atzeman da honako ebazpen honen testuan: «414/2016 Ebazpena, 2016ko ekainaren 27koa, Araba ESIko zuzendari kudeatzailearena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Araba Erakunde Sanitario Integratuko Kardiologiako Zerbitzuko buruaren lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko dei egiten da»; ebazpen hori 2016ko abuztuaren 2ko EHAAn argitaratu zen (146. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:
2016/3434 (8/1) orrian, oinarrietako 1. betekizunean,
Hau adierazten den zatian:
«1.– Parte hartzeko baldintzak.
(...)
b) A1 talde profesionalaren titulua izatea: Medikuntzan lizentziatua, Laneko medikuntzako espezialitatea».
Honako hau adierazi behar du:
«1.– Parte hartzeko baldintzak.
(...)
b) A1 talde profesionalaren titulua izatea: Medikuntzan lizentziatua, Kardiologiako espezialitatea».
RSS