Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2016ko irailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3856

IRAGARKIA, honen bidez jakinarazten da Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak egindako errekerimendu bat, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideak egikaritzeari dagokiona.

Aipatutako errekerimendu hau jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Artikulu hau Sektore Publikoaren Arrazionalizazioa eta beste neurri administratiboen erreforma arautzen duen irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatu da.

1.– Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara (Larrauri Mendotxe Bidea, 18. Erandio-Bizkaia) joan daiteke 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrela, eskuratu ahal izango du eskatutako dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.

2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, bestelako izapiderik gabe, prozeduran aurrera jarraitu, eta behar den ebazpena emango da.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Erandio, 2016ko abuztuaren 31.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala