Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2016ko irailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3854

IRAGARKIA, Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legea haustearren irekitako hainbat zehapen-espedienteetan instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamenak jakinaraztekoa.

Aipatutako ebazpen-proposamenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Interesdunei adierazten zaie 15 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko. Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 29a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala