Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2016ko irailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3852

IRAGARKIA, Etxebizitzaren Euskal Behatokiarentzako txostenak eta azterlanak prestatzeko administrazio-kontratuaren formalizazioari buruzko iragarkia aldatzeko dena. Espedientea: A-029/DEPS2015.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako akatsak atzeman dira Etxebizitzaren Euskal Behatokirako azterlanak eta txostenak prestatzeko administrazio-kontratuaren formalizazioaren berri emateko Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu zuzendariaren iragarkian (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 139 zk., 2016ko uztailaren 21a). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

2016/3262 (1/1) orrialdean, euskarazko testuan, hau esaten den lekuan:

«5.– Esleipena:

...

b) Kontratista: Emaiker (IFK: B-01118652).»

Baina honela esan behar du:

«5.– Esleipena:

...

b) Kontratista: Ikertalde (A-20567319).»

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala