Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2016ko irailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3849

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 8koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari emandako ingurumen-baimen integratua aldatzen, berrikusten eta eraginkor egiten den. Galdatzeko, fintzeko eta ijezteko prozesuen bidez beroan ijeztutako altzairuzko profilak fabrikatzeko jarduera Bergarako udalerrian (Gipuzkoa) egiteko zen baimen hori.

Orduko Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez, ingurumen-baimen integratua eman zitzaion Aceralia Perfiles Bergara SAri, galdatzeko, fintzeko eta ijezteko prozesuen bidez beroan ijeztutako altzairuzko profilak fabrikatzeko jarduera Bergarako udalerrian (Gipuzkoa) egiteko.

2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren hirugarren atalak hau xedatzen du:

«Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.2.4 (Isurketa egokitzeko neurriak egin izana egiaztatzea); B.1.3.1.g eta B.1.3.2.c (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.1.3.1.q eta B.1.3.2.f (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistroen eredua); B.1.4 (Lurzoruaren babesari loturiko baldintzak); hala badagokio, C.1.a (Atmosferarako emisioen kontrola); C.1.b (Neurketa jarraituko ekipoa zaintza-sarera lotuta egotea); C.1.1 (Atmosferarako emisioen erregistro-eredua); C.4 (Zarata-kontrola); C.6 (Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-eragiketen emisio eta hondakinen zenbatespena); D.3.a (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.h (Larrialdi-kasuetarako material-zerrenda); D.3.i (Ontziak husteko protokoloa); eta D.3.p (Suteen aurkako babesaren ziurtagiriak).

Sei hilabeteko epea ezarri da goiko baldintza horiek guztiak betetzeko, jakinarazpen honen berri eman eta biharamunetik hasita, eta Ingurumen Sailburuordetzak ebazpena eman beharko du ingurumen-baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko.

Halaber, baimen hau eraginkorra izan dadin, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek egina.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da, eta, haren bitartez, ingurumen-baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da».

2008ko ekainaren 12an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Arcelormittal Bergara SAk 2008ko apirilaren 25eko ebazpen horren aurka.

2008ko azaroaren 11n, Arcelormittal Bergara SAk 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duen agindua eman zuen ingurumen-organoak. Agindu horretan, partzialki baiesten da gora jotzeko errekurtsoa, eta aldatu egiten dira Ebazpenaren lehen eta bigarren atalak (B.1.2.4, B.1.3.1, B.1.3.2, C.4 eta C.5 azpiatalak).

2009ko maiatzaren 19an eta 2009ko urriaren 19an, Arcelormittal Bergara SAk 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren eraginkortasuna deklaratzeko eskatu zion ingurumen-organoari, eta, horretarako, hainbat agiri ere aurkeztu zituen. Agiri horiek bidalita, Arcelormittal Bergara SAk altzairugintzako instalazioa aldi baterako etengo zela jakinarazi zuen, eta, ondorioz, ezin izan da egin altzairugintzako fokuaren emisioaren kontrola, ezta neurketa jarraiturako sistemaren konexioa ere. Horrez gain, ur sanitarioak hodi biltzaile orokorrera lotu dituztela ere jakinarazi dute.

2009ko abenduaren 22an, Arcelormittal Bergara SAk enpresaren izen soziala aldatzeko egiaztagiriak bidali zituen, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) izango baita aurrerantzean.

Organo honetako zerbitzu teknikoek aztertu egin dituzte Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak aurkeztutako agiriak, eta horren ostean, informazio gehigarriaren eskaerak egin dira 2010eko urtarrilaren 27an, 2012ko maiatzaren 24an eta 2014ko uztailaren 30ean, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren eraginkortasuna erabakitzearren.

2010eko martxoaren 5ean, 2010eko ekainaren 15ean, 2012ko uztailaren 6an, 2014ko urriaren 3an eta 2016ko urtarrilaren 26an, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak agiri gehigarriak bidali zituen 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenean ezarritako baldintzak eta eskakizunak betetzen zirela egiaztatzearren. Agiri horiek bidalita, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak industriako uren isurpenean OEK parametroaren emisioen muga-balioa berrikusteko eskatu zuen, instalazioan sortutako hondakin arriskutsuen zerrenda eguneratu zuen, eta altzairugintzako instalazioa oraindik aldi baterako etenda dagoela jakinarazi zuen, egoera ekonomikoa aldekoa izatean abian jartzea aurreikusita. Azkenik, zarata-mugak berrikusteko ere eskatu zuten.

2010eko azaroaren 29an, Ingurumen Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek ikuskapen-bisita egin zuten Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak Bergaran (Gipuzkoa) dituen instalazioetara, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenean ezarritako baldintzak bete dituzten egiaztatzeko. Hala. AAI00025/1 zenbakidun akta egin zuten, bisitaren nondik norakoak jasotzeko.

2012ko martxoaren 8an, Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakia argitaratu zen; hots, siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenak ezartzen dituena.

2012ko maiatzaren 23an, Ingurumen Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek ikuskapen-bisita egin zuten Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak Bergaran (Gipuzkoa) dituen instalazioetara, indarreko legedia betetzen dutela egiaztatzeko, zehazki 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratuaren baldintzak. Halaber, AAI00025/1S zenbakidun akta ere egin zuten, bisitaren nondik norakoak jasotzeko.

2013ko ekainaren 12an, 5/2013 Legea argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (5/2013 Legea, ekainaren 11koa, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena).

2013ko urriaren 19an, 815/2013 Errege Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartzen duena eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan, ingurumen-baimen integratua berrikusteko prozedura ezartzen da teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak argitaratzen diren kasurako.

2014ko urtarrilaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen abenduaren 23ko 468/2013 Dekretua, zeinaren bidez aldi baterako eten baitzen 183/2012 Dekretua (183/2012 Dekretua, irailaren 25ekoa, ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzekoa eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzekoa).

2014ko ekainaren 4an, Ingurumen Sailburuordetzako zerbitzu teknikoek berriro ere ikuskapen-bisita egin zuten Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak Bergaran (Gipuzkoa) dituen instalazioetara, indarreko legedia betetzen dutela egiaztatzeko, zehazki 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratuaren baldintzak. Halaber, AAI00025/2S zenbakidun akta ere egin zuten, bisitaren nondik norakoak jasotzeko.

2014ko abenduaren 18an, Batzordearen 1357/2014 Erregelamendua onartu zen, zeinaren bidez 2008/98/EE Zuzentarauaren II. eranskina ordeztu zen; onartu zen, orobat, Batzordearen 2014/955/EB Zuzentaraua (Hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia aldatzekoa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauarekin bat etorriz.

2015eko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Plana onartu zen.

2015eko martxoaren 13an, 180/2015 Errege Dekretua onartu zen, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duena.

2015eko ekainaren 25ean, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea onartu zen.

2015eko azaroaren 9an, ingurumen-organoak Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari eskatu zion hauek bidaltzeko, baimenaren berrikuspena egin zezan: instalazioaren funtzionamenduaren eta ondorioetan deskribatutako teknika erabilgarri onenen arteko konparazioa, lurzoruei buruzko informazio eguneratua eta oinarrizko txostena egiteko aurreikuspena.

2015eko abenduaren 4an, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak ingurumen-baimen integratua berrikusteko eskatu zizkioten agiriak aurkeztu zituen.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresaren ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena jendaurrean jartzea erabaki zen, 30 egun balioduneko epean, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zein Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2015eko abenduaren 14an.

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien Bergarako Udalari eta Osasun Sailari 2016ko urtarrilaren 28an.

2016ko otsailaren 15ean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak txostena egin zuen, eta espedientean jaso da txosten horren emaitza.

Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak aurkeztutako agiriak aztertuta eta Bergarako (Gipuzkoa) instalazioetara egindako ikuskapen-bisitaren ondoren, ondorioztatu beharra dago enpresak, oro har, bete dituela ingurumen-baimen integratua eraginkorra izan zedin 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren hirugarren atalean adierazitako baldintzak (2008ko apirilaren 25eko Ebazpena, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren 2008ko azaroaren 11ko agindu bidez aldatua).

Egokia eta nahikoa da, beraz, Aceralia Perfiles Bergara SAri emandako ingurumen-baimen integratua Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari eskualdatzeko aurkeztu den dokumentazioa; hortaz, aipatutako ingurumen-baimen integratua aldatu beharra dago.

Ingurumen-baimen integratuaren izapideak egitean egiaztatu dugu, halaber, enpresan dauden instalazioetan ezberdintasunak daudela 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenean jasotakoen aldean.

Ingurumen-baimen integratua aldatzeari dagokionez, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan ezarritakoa, eta 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren B.1.1, B.1.2, B.1.3 eta B.1.4 ataletan ezarritakoa kontuan hartuz, baimen hori egokitu egin behar da airearen kalitatearen babesari, isurketarako baldintzei zein hondakinen sorrerari buruzko atalen testua eguneratzeko, baita instalazioan sortutako hondakinen zerrenda eguneratzeko, lurzoruaren babesari buruzko atala eguneratzeko eta ontziak merkaturatzeari buruzko atal berri bat txertatzeko ere.

Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspenari dagokionez jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dituen dokumentuak altzairugintzaren sektoreko arku elektrikoko labeetarako emisioen muga-balioak ezartzen dituenez, ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena egin behar da, baimena ondorio horietara egokitzeko.

Ingurumen-baimen integratuaren izapidetzeko aldian beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu dutenez, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bigarren atalaren B.1.1 eta C.1 azpiatalak aldatu behar dira, aipatutako ondorioetara egokitzeko.

Ingurumen-organo honen iritziz egokia da Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak OEK parametroaren isurketen muga-balioa litroko 70 mg-ra aldatzeko egindako proposamena; horrenbestez, aldatu egin behar da 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bigarren ataleko B.1.2.3 azpiatala.

Ikuskapen-bisitan egiaztatu da herdoil-azala biltegiratzeko orduan behar diren neurriak hartu dituztela euri-uretan solidoak arrastatzea saihesteko, eta egiaztatu ere egin da herdoil-azalaren biltegiaren eta iragazki-gelaren ondoko bidean dauden euri-uren sareta-kutxetak altzairuzko xaflez itxita daudela. Horregatik guztiagatik, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bigarren ataleko B.1.2.4 azpiatala aldatu behar da.

Nolanahi ere, altzairugintzako jarduerari ekindakoan, txatartegiko eremua egokitu beharko dute, ibilgura isuritako solido esekiak arrastatzeagatik kutsatzaileak eraman ditzaketen euri-urak egoki tratatzeko. Hortaz, ebazpenean alderdi hori ere adierazi behar dugu.

Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresaren jardueraren ondorioz garrantzizko substantzia arriskutsuen emisioa gertatzen da; beraz, lurzorua eta lurpeko urak kutsatzea eragin daitekeela kontuan hartuta, sei hileko epean, lurzoruaren eta lurpeko uren egoera zehazteko txosten bat egiteko eskatzea dagokio, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

Halaber, aurretik aipatutako aldaketen ostean, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari epe nahikoa eman behar diogu ingurumen-baimen integratuaren eremuan jasotako ingurumena zaintzeko programa egunera dezan, aldaketa horiei egokiturik.

Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari emandako ingurumen-baimen integratuan zaraten arloan bete beharreko muga-balioak eta haiek kontrolatzeko prozedura zehaztuta daude, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 22. artikuluan xedatutakoa betez.

Horrez gain, ingurumen-baimen integratuak xedatzen du, halaber, neurri babesle eta zuzentzaileak, baita ingurumena zaintzeko programa ere, aldatu ahal izango direla araudi berria indarrean jartzean, betiere, esku hartzen duten sistemen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea aholkatzen badu, edo sustatzaileak horrela eskatzen badu ingurumena zaintzeko programak lortutako emaitzak ikusita.

Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak ingurumen-organoari jakinarazi dio, zaraten arloan ezarritako muga-balioak betetzeko neurriak ezarri baditu ere, balio horiek bete ezinean daudela, eta ez dagoela haiek bete ahal izateko beste hobekuntza teknologikorik eskuragarri.

Hori gorabehera, organo honetan Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari dagokion ingurumen-baimen integratuaren espedientean jasota dagoen dokumentazioan jardueran egindako hainbat neurketa daude, eta neurketok Euskal Autonomia Erkidegoko Hots Kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuan finkatutako balioak betetzea egiaztatzen dute.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 7. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta, emisioen muga-balioak zehazteko 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bigarren ataleko B.1.5 eta C.4 azpiatalak aldatu behar ditugu, hori guztia ezertan galarazi gabe dagokion udal-agintaritzak bere garaian egiten duen zonakatzeak dakartzan ondorioak.

Ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 19. artikuluak uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikulua ezabatzen du (ingurumen-baimen integratua berritzeari buruzkoa); hori dela eta, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren laugarren atala ezabatu behar dugu.

Aipatutako ekainaren 11ko 5/2013 Legearen lehen artikuluko 20. zenbakia kontuan hartuta, 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bosgarren zenbakia aldatu behar dugu (ingurumen-baimen integratua aldatzeko kasuei buruzkoa).

Urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuak 13. artikuluan xedatzen du uztailaren 1eko 16/2002 Legearen eraginpeko enpresek jarduera aldi baterako uzteko aukera dutela; hori aintzat hartuta, berariazko atal bat erantsi behar dugu utzialdiak dirauen denboran ingurumen-baimen integratua betetzen dutela bermatzeko baldintzak ezartzearren.

Aipatutako abenduaren 23ko 468/2013 Dekretuak aldi baterako eteten du I. eranskinean jasotako prozedurak IKS-eeM tresnaren bitartez bakarrik izapidetzea. Prozedura horien artean ingurumena zaintzeko programa bidaltzekoa dago. Hori dela eta, 2008ko azaroaren 11ko Aginduaren bigarren ataleko C.5 azpiatala aldatu behar dugu.

Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari emandako ingurumen-baimen integratua aldatu beharra dago, bertan adierazitako aldaketak gehitzeko.

Ingurumen-organo honek ebazpen hau emateko eskumena du, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuan aurreikusitakoari jarraikiz.

Arau hauek guztiak aztertu dira: 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; 5/2013 Legea, ekainaren 11koa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartzen duena eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; eta aplikazio orokorreko gainerako arauak.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari eskualdatzea Aceralia Perfiles Bergara SAri emandako ingurumen-baimen integratua. Zehazki, galdatzeko, fintzeko eta ijezteko prozesuen bidez beroan ijeztutako altzairuzko profilak fabrikatzeko jarduera Bergarako udalerrian (Gipuzkoa) egiteko eman zitzaion 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren eta 2008ko azaroaren 11ko Aginduaren bitartez. Eskualdaketa sozietate-izenari dagokionez egingo da, hemendik aurrera Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) izango baita.

Bigarrena.– Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari emandako ingurumen-baimen integratua berrikustea, baimenaren baldintzak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakira egokitzeko. Erabaki horren bidez siderurgia-produkzioko teknologia erabilgarri onenak ezartzen dira.

Hirugarrena.– Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea. Galdatzeko, fintzeko eta ijezteko prozesuen bidez beroan ijeztutako altzairuzko profilak fabrikatzeko jarduera Bergarako udalerrian (Gipuzkoa) egiteko zen baimen hori, eta 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez eman zen. Horrela, bada, aldatu egiten dira 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren eta 2008ko azaroaren 11ko Aginduaren lehen, bigarren, laugarren, bosgarren, seigarren eta zazpigarren atalak, eta honela gelditzen dira idatzita:

«Lehenengoa.– Helbide soziala Bergarako (Gipuzkoa) Ibarra kaleko 6.ean duen eta A48 - 243901 IFK duen Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari ingurumen-baimen integratua ematea galdatzeko, fintzeko eta ijezteko prozesuen bidez beroan ijeztutako altzairuzko profilak fabrikatzeko jarduera Bergaran egiteko, ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzak betez.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean ageri dira. Hain zuzen ere, 2.2 kategorian, "Galdaragintza edo altzairu gordinen instalazioak (lehen edo bigarren mailako galdaketa), orduko 2,5 tona baino gehiago ekoizten dituzten galdaketa jarraituko instalazioak barne", eta 2.3.a) kategorian, "Orduko 20 tona altzairu gordin baino gehiago beroan ijezteko ahalmena dutenak".

Arcelormittal Gipuzkoa SLU enpresa Bergarako (Gipuzkoa) udalerriko Ibarra kaleko 6.ean dago. Instalazioek 200.000 m2-ko azalera dute. Haietatik 65.000 m2 estaliak edo teilatupean daude, eta bi eremutan banatzen dira: altzairugintza eta ijezketa.

Jarduera honen bidez galdatzeko, fintzeko eta ijezteko prozesuen bidez beroan ijeztutako altzairuzko profilak eta altzairua fabrikatzen dituzte. Instalazioak urtean 750.000 tona altzairu eta 715.000 tona altzairu-profil inguru ekoizteko gaitasuna du.

Lehengaia (txatarra) 110 t-ko edukiera duen arku elektrikoko labe batean kargatzen da. Bertan, txatarra eta beste hainbat lehengai galdatzen dira, eta altzairu likidoa eta zepa lortzen dira.

Zepa konoen bidez ateratzen da labetik. Galda-altzairua fintze-estazio batera eramaten den zali baten gainera husten da. Estazio horretan urtzeko labearen antzeko bobeda txikiagoa ipintzen zaio. Kalitatea doitu eta homogeneizatzen amaitzen da ferroaleazioak eta urtzaileak erantsita.

Findu ondoren, isurketa jarraituko lerroetara eramaten da zepa. Bertan, altzairua azpilera isurtzen da, eta lingote-ontzietara hustu. Altzairua solidotu denean, herrestatze-arrabolen bidez, multzoa (moldea eta altzairua) jaitsi egiten da bigarren hozte-eremuan zehar. Bertan altzairua erabat solidotzen da. Makinatik horizontalean irteten diren totxoak oxigenoz ebakitzen dira programatutako neurrira, eta biltegiratu egiten dira geroago ijezteko.

100 T/h-ko gaitasuna eta 40.000 termiako potentzia dituen tenperatura berotzeko eta mantentzeko labean sartzen da totxoa, ijezte-tenperaturara heldu arte. Berotu ondoren labetik ateratzen dira herrestatze-arrabolaren bitartez. Ijezte-trenak hiru eremu ditu: arbastatzeko eremua, tarteko eremua eta akabatzeko eremua. Profilak eskuratuta, profil horiek hoztu, zuzendu, neurrira moztu, paketatu, etiketatu eta biltegiratu egiten dira bidali aurretik.

Galdatzeko arku elektrikoko labean eta fintzean sortutako gasak "4. zuloa" izeneko oinarrizko hodi baten bidez biltzen dira. Hodi horrek labearen barruko gasak xurgatzen ditu. "Kanpai" (canopy) izeneko bigarren hodi batek oinarrizko hodiak biltzen ez dituen gasak eta fintzearen gasak xurgatzen ditu. Keak erre egiten dira erre gabeak ager ez daitezen; ondoren, hoztu egiten dira, eta mahuka-iragazkidun hauts-banagailu batetik pasatu.

Ez dago prozesuko urik. Euri-ur garbiez gain, Deba ibaiaren ibilgura isurtzen dira hozte-zirkuituetako aldizkako hustuketak. Kutsatzaileak eraman ditzaketen euri-urak hozte-zirkuituetan sartzen dituzte batera tratatzeko zirkuitu horien arazketa-ekipoaren barruan. Langileen erabilera higienikorako urak ingurutik doan saneamendu-hodi biltzaile nagusira lotzea aurreikusi dute.

Proiektuak, beste hainbaten artean, teknika erabilgarri egokienak izan daitezkeen ondorengo neurriak barneratzen ditu altzairua fabrikatzeko zein beroan ijezteko. Altzairuaren fabrikazioan, teknologia hauek aplikatzen dira: isuriak antzemateko sistema: 4. zuloa eta canopy, mahuka-iragazkia partikula eta metal astunetarako, errekuntza ondoko kamera, labearen panelak ur-zirkuitu itxi bidez hoztuta, isurketa jarraitua hozteko ur-zirkuitu itxia. Beroan ijezteko prozesuan, teknologia hauek aplikatzen dira: berriz berotzeko labean erregai gisa gas naturala erabiltzea, NOxbaxuko erregeneratzaile-erregailuak, aurre-berokuntzako tenperatura 500 şC-ren azpitik mugatzea, biltegiratzeetan atxikipen-ontziak ezartzea, labearen ate pneumatikoak, hoztea zirkuitu itxian eta hondakin-olioa deshidratatzea eta baimendutako kudeatzaileak eramatea.

Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko Erabakian adierazitako aplikazio orokorreko teknologia erabilgarri onenak ditu instalazioak. Aipatutako erabakiaren bidez produkzio siderurgikoko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak ezartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren industria-isuriei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauarekin bat etorriz.

Gainera, arku elektrikoko labeetan altzairua fabrikatzeko prozesuetan aplikatu beharreko teknologia erabilgarri onenak ere baditu instalazioak Batzordearen 2012ko otsailaren 28ko erabaki horren 1.7 atalean adierazitako kutsatzaileen isuriak murrizteko.»

«Bigarrena.– Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak Bergarako (Gipuzkoa) udalerrian sustatutako galdatzeko, fintzeko eta ijezteko prozesuen bidez beroan ijeztutako altzairuzko profilak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko baldintza eta eskakizun hauek ezartzea:

A) Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak Administrazioarekiko harremanen goi-mailako tituludun arduradunari buruz emandako datuen edozein aldaketaren berri emango dio Ingurumen Sailburuordetzari.

B) Indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraikiz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira neurri babesle eta zuzentzaileak:

B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.– Baldintza orokorrak.

Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresaren instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsagarri oro bildu eta kanpora bideratuko da ihesbide egokienean zehar, behar denean, gai kutsagarrien ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko emisioen probabilitatea murrizteko eta haien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien laburtuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Instalazioaren titularrek 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte (278/2011 Dekretua, abenduaren 27koa, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzekoa).

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte elementu hauek: atala, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna, eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako IKE txostena bidali beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

B.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Galdatzeko, fintzeko eta ijezteko prozesuen bidez beroan ijeztutako altzairuzko profilak fabrikatzeko Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresaren instalazioak 100/2011 Errege Dekretuaren katalogoan bildutako 03 03 02 01 eta 04 02 07 01 jarduerei lotutako foku konfinatu hauek ditu (100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzekoa eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzekoa):

(Ikus .PDF)

Baldin eta urte jakin batean foku sistematiko batentzat ez badira funtzionamendu-baldintza horiek betetzen, urte horretan ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere, kontroletik salbuesteko baldintzek beren horretan jarraitu ezean. Inguruabar hori ingurumena zaintzeko dagokion programan justifikatu beharko da.

B.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Instalazioa ustiatzean, atmosferara egiten diren isurietan, ez dira gaindituko isurien mugako balio hauek:

(Ikus .PDF)

Isurtzeko muga-balioak baldintza hauei buruzkoak dira: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa, eta gas lehorra.

– Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duena beteko da.

– Jarraian neurtutako parametroen neurketei dagokienez (1. fokua) (guztizko partikulak eta HCI), aurreko emisioko muga-balioak betetzen direla jotzen da baliozkotutako eguneko batez besteko balioek ez badute emisioko muga-balioa gainditzen. Baliozkotutako batez besteko eguneko balioak benetako ustiapen-epean zehaztuko dira (martxan jartzeko eta gelditzeko epeak salbuetsita), neurtutako erdiordutegiko batez besteko balio baliodunak oinarritzat hartuta eta, betiere, ondoren zehaztutako konfiantza-tartearen balioa kendu ostean:

Gehieneko emisio-balioetan zehaztutako % 95eko konfiantza-tartearen balioak ez ditu emisioko muga-balioaren ehuneko hauek gaindituko: partikula totalak, % 30.

– Erregistro-denbora ez-baliozkotzat jotzen dira neurketa-ekipoen mantentze-lanak, matxurak edo funtzionamendu okerra.

Mugako emisio-balioren bat betetzen ez dela ikusten bada, beharrezko neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta berehala ingurumen-arloko eskumena duen sailari ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio.

B.1.4.– Gasak hartu eta kanporatzeko sistema.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta laginketa-puntuek argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzako jarraibide teknikoak bete beharko dira.

B.2.– Isurketak egiteko baldintzak.

B.2.1.– Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

(Ikus .PDF)

Herdoil-azalaren biltegiaren eta iragazki-gelaren ondoko bidean dauden euri-uren sareta-kutxetak altzairuzko xaflez estalita daude, kutsatzaileak eraman ditzaketen euri-urak ibilgura isur ez daitezen. Ur horiek ijezketako zirkuitura gehitu behar dira.

B.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emariak eta bolumenak.

1. isuria: Industria-erabilerako urak.

(Ikus .PDF)

B.2.3.– Emisioen muga-balioak.

Ondorengo zerrendan ageri dira isurien kutsadura-parametro bereizgarriak, bakoitzerako zehazten diren gehieneko balioarekin:

a) Industria-erabilerako urak.

(Ikus .PDF)

Metal-kontzentrazioak guztizko kontzentrazioari egiten dio erreferentzia.

b) Ur sanitarioak.

Gipuzkoako Ur Partzuergoko hodi biltzailera doazen isurpenei buruzko araudian agertzen diren mugak eta baldintzak bete behar izango ditu azken isurpenak, erakunde horrek aintzat har ditzakeen zehaztapen, aldaketa eta salbuespenekin.

Tenperatura: ubideko tenperatura 1,5 şC baino gutxiago igotzea.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili emisioen muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, isurpenaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek ez du onartzen baldintza honetan berariaz adierazitakoak ez diren beste substantziak isurtzea, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatzen diren substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horren bidez, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen da, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko titulua eta I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituen jabari publiko hidraulikoari buruzko araudia onartzen duena.

Hozte-zirkuituak husteko protokoloa arauketa egoki baten bitartez zehaztu eta bermatu behar da, eta hauxe izango da:

1) Husteko gutxieneko denbora: 72 ordu.

2) Hondar-kloro askea, erreaktiboak gehituz edo beharrezko denboran pausagune bidez, etab. ezabatzea, eta zuzeneko in situ kontrol analitikoa, isuri aurretik klororik ez dagoela bermatzeko.

3) Putzuaren hondoan metatutako lohiak kendu eta hustea, lohi horiek isurtzea derrigorrez saihestu behar baita.

B.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Elementu hauek dituzte Arcelormittal Gipuzkoa (SLU) (Bergarako fabrika) enpresako arazteko instalazioek:

– Ijezteko eta altzairutegiko zirkuitu itxiak.

● Ijezte-zirkuitua erregimen itxian, elementu zuzentzaile hauekin:

• Dekantazio-putzua, herdoil-azala eta koipeak.

• Dekantagailu laukizuzena.

• Olioak banandu, biltegiratu eta erretiratzea.

• Harea-iragazkiak.

• Neutralizazioa.

• Iragazkiak garbitzeko ur-dekantagailu eta -lodigarria.

• Isurketa jarraituko zirkuitua erregimen itxian, ijezte-zirkuitura erantsia, aurretik dekantagailu batean herdoil-azala sedimentatuta.

• «Altzairutegiko eta ijezketa»ko konpresoreetako olioak banatzeko sistema bana, urak berriz zirkuitura itzulita eta baimendutako kudeatzaileak olioak gorde eta erretiratuta.

– Ur sanitarioak.

● Ponpatze-putzuak gainezka egitean automatikoki hauteman eta kontrolatzeko sistema.

Halaber, zerbitzuko aire-konpresoreek galdaratxoak purgatzean sortutako olioak ezabatzeko ekipamendu berezia izan behar dute nahitaez.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan, isurpenak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat dago baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurien lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte.

Egiteko dauden jarduketak.

Altzairua fabrikatzeko prozesua abian jarritakoan, gehienez lau hilabeteko epean, txatar-nabearen kanpoko patioan kutsatzaileak arrasta ditzaketen euri-urak hartu eta tratatuko dituzte.

B.2.5.– Isurketa-kanona.

Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege/Dekretua) aplikatuz, eta Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 22/2013 Legearen 95. artikulua aplikatuz egindako oinarrizko prezioen ondorengo eguneratzea aintzat hartuta, hau da isurketa-kanonaren zenbatekoa:

(IK): Isurketa-kanona= V x Pu

Pu = Pb x Cm.

Cm = C2 x C3 x C4

Non:

V = Baimendutako isurketaren bolumena (m3 urtean)

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa

Pb = Oinarrizkoa prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera

Cm = Isurketaren maiorazio edo minorazioko koefizientea

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea

C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren IV. eranskineko (*****) oharrean adierazten diren definizioen arabera, eta aintzat hartuta, hura aplikatzeko, Ekialdeko Kantauriko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoak, 2016ko urtarrilaren 8koak, arautzen dituen helburuak.

1. isurketa: industria-erabilerako urak:

(Ikus .PDF)

Cm = 1,28 x 0,5 x 1,25 = 0,800000.

Pu = 0,04207 x 0,800000 = 0,033656 euro/m3

Isurketa-kanona = 1.800 x 0,033656 = 60,58 euro urtean.

Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, IKren zergaldia urte natural bakoitzarekin dator bat. Urteko zenbatekoa ebazpen honetan ezarrita gelditu da, eta ez da aldatuko isurketa baimentzeko baldintzak edo kalkuluan parte hartzen duten faktoreren bat aldatzen ez diren bitartean.

Hori dela eta, urtero bidaliko zaio titularrari aurreko ekitaldiari dagokion tasa, lehen ezarritako zenbateko eta guzti, baldin eta ez badira kitatutako aldian oinarrizko prezio eguneratuak aplikatu behar aurrekoen ordez –BOEn argitaratutakoak–. Tasa horretan, kitatu den isurketa-kanonaren (IK) zenbatekoa, epea, lekua eta ordaintzeko modua adieraziko dira.

Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2.a) eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, dena delako urteko ekitaldiko IKren likidazioa dagokion ebazpenean zehaztuko da, baimena indarrean egondako egun kopuruaren arabera, urteko egun kopuru osoarekin alderatuta.

Isurketa-kanona ez da lotuta egongo saneamendu- eta arazte-lanak finantzatzeko autonomia-erkidegoek edo udalek ezar ditzaketen kanonekin edo zergekin (ULTBren 113.7 artikulua).

B.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortutako hondakin guztiak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helbururik egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta haiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraikiz, hondakin oro balorizatu egin behar da eta, horretarako, balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hau izango da hondakinak ezabatu edo deuseztatzeko aukera bakarra: ezinezkoa izatea haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira, balorizatzeko beste modu material edo energetikoen aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraikiz.

Hondakinen azken norakoa zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideen arabera.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, eta kontuan hartu behar dira jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Ezertan galarazi gabe 5/2013 Legeak 10. artikuluan (4.d letran) ezarritakoa, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarritako biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatzea dakarrenean soilik eskatu beharko da baimena egokitzea.

Hondakinak biltegiratzeko guneek lurzoru estankoa izan behar dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, haiek biltzeko ontzi edo sistema egokiak jarriko dira, gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinek desagertu edo galdu egingo balira, edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Bergarako Udalean.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, segimendua eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badituzte, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko dute.

B.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:

1. prozesua: «Altzairugintza».

Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

2. prozesua: «Ijezketa».

Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

3. prozesua: «Gas efluenteak araztea».

1. hondakina: «Altzairugintzako hautsa».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/3/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C7.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

LER: 100207.

Urtean sortutako kantitatea: 7.490,320 t.

Galdatze- eta fintze-gasak (txatarra eta erabilitako mahuka-iragazkiak) iragazita sortzen da; konposaketan metal hauek dituzten hautsak dira: zinka eta beruna. Mekanikoki ateratzen dute eta silotara eramaten dute. Bertatik atera eta kudeatzaileari entregatzen zaio.

2. hondakina: «Mahuka-iragazkiak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/3/2.

Helburu-eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

LER: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Gasak arazteko sistemaren iragazkietako mahukak aldatzean sortzen dira. Mahuka horiek autokudeatu egiten dira p) puntuan ezarritakoari jarraikiz labean sartuta.

4. prozesua: «Hondakin-uren tratamendua».

1. hondakina: «Erabilitako koipeak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/4/1.

Helburu-eragiketaren kodea: D13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

LER: 120112.

Urtean sortutako kantitatea: 3,145 t.

Dekantagailu nagusiaren olioen eta koipeen banagailuan sortzen da. Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den lanpostuen inguruan; bidoia bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

5. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

1. hondakina: «Erabilitako olioak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/1.

Helburu-eragiketaren kodea: R1.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5/6.

LER: 130113.

Urtean sortutako kantitatea: 16,319 t.

Makina eta instalazioetan olioa berriz jartzeko lanetan, eta Hondakin Uren Tratamendua prozesuko konpresoreko purgatze eta araztegiko olioen dekantagailuan sortzen da. Jaso eta hondakin horretarako identifikatutako tangan gordetzen da, kudeatzaileari emateko.

2. hondakina: «Berun azidozko bateriak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/2.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C18/23.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/8.

LER: 160601.

Urtean sortutako kantitatea: 20 kg.

Bateria berriak jartzeko lanetan sortzen da; beruna eta disoluzio azidoa duten bateria erabiliak dira. Hondakin horretarako identifikatutako kutxan jasotzen da, eta, ondoren, kutxa hondakinen biltegira eramaten da.

3. hondakina: «Botoi-pilak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/3.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

LER: 160603.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Merkurioa duten pila agortuak biltzeko orduan sortzen da.

Hondakina sortzen den lanpostuen inguruan hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian jasotzen dute Garbiguneri entregatzeko.

4. hondakina: «Ni-Cd-zko bateriak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/4.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C5/11.

Arrisku-ezaugarria(k): H8/14.

LER: 160602.

Urtean sortutako kantitatea: 3 kg.

Metagailu agortuak aldatzeko eragiketetan sortzen da; elektrolito alkalinoa dute, nikela eta/edo kadmioa bezalako metalekin batera.

Hondakina sortzen den lanpostuen inguruan hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian jasotzen dute Garbiguneri entregatzeko.

5. hondakina: «Fluoreszenteak eta lanpara erabiliak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/5.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

LER: 200121.

Urtean sortutako kantitatea: 268 unitate.

Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Merkurioa duten lanpara erabiliak dira. Hondakina sortzen den lanpostuen inguruan hondakin horretarako identifikatutako kutxan jasotzen dute Garbiguneri entregatzeko.

6. hondakina: «Ekipo informatiko erabiliak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/6.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H6/14.

LER: 160213.

Urtean sortutako kantitatea: 20 kg.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakin horretarako identifikatutako edukiontzian jasotzen da hondakinen biltegian, ondoren kudeatzaileari bidaltzeko.

8. hondakina: «Hondakin organiko ez-halogenatua».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/8.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41.

Arrisku-ezaugarria(k): H3b/5.

LER: 140603.

Urtean sortutako kantitatea: 3,4 kg.

Piezak garbitu eta deskoipeztatzeko erabilitako disolbatzailea berriz betetzean sortzen da. Erabilera-puntutik zuzenean erretiratzen da, kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.

9. hondakina: «Hondakin biosanitarioak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/9.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C35.

Arrisku-ezaugarria(k): H9.

LER: 180103.

Urtean sortutako kantitatea: 0,7 kg.

Zerbitzu Medikoko azpiprozesuan sortzen da. Hondakin zorrotzak eta ziztatzaileak dira. Edukiontzi hermetikoan jasotzen dira eta baimendutako kudeatzaileari entregatzen zaizkio.

10. hondakina: «Material xurgatzaile erabilia».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/10.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

LER: 150202.

Urtean sortutako kantitatea: 7.059 kg.

Olio eta koipez blaitutako xurgatzaile eta ehunak biltzean sortzen da. Identifikatutako bidoian jasotzen da, eta, bidoia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

11. hondakina: «Metalezko ontzi hutsak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/11.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

LER: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 20 kg.

Olioak, pinturak eta disolbatzaileak izan dituzten metalezko ontzi hutsak biltzean sortzen dira. Hondakinen biltegian identifikatuta dagoen gune batean jasotzen da.

12. hondakina: «Plastikozko ontzi hutsak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/12.

Helburu-eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41/51.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

LER: 150110.

Urtean sortutako kantitatea: 150 kg.

Batez ere pinturak eta disolbatzaileak izan dituzten plastikozko ontzi hutsak biltzean sortzen dira. Hondakinen biltegian hondakin horretarako identifikatutako poltsa handietan jasotzen da.

13. hondakina: «Aerosolak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/13.

Helburu-eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C7/11/18.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S-G36//C41//H3b//A210//B0019.

LER: 160504.

Urtean sortutako kantitatea: 100 kg.

Pinturak, lubrifikatzaileak eta oratze-kontrakoak izan dituzten aerosol hutsak biltzean sortzen dira. Hondakin horretarako identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den gune inguruan, eta, bidoia bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

14. hondakina: «Ura-hidrokarburoak».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/14.

Helburu-eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C7/11/18.

Arrisku-ezaugarria(k): H14.

Hondakinaren kodea: Q8//D9-R1//P8/L-P9/C51/H5//A241//B0010.

LER: 160708.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Garbiketa-lanetan sortzen da. Ontziratu eta etiketatu egiten da baimendutako kudeatzaileari entregatzeko.

15. hondakina: «Gasolioa-ura».

Identifikazioa: A48243901/2000006069/5/15.

Helburu-eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

Hondakinaren kodea: Q8/D15/L9/C51/H5//A241//B0019.

LER: 130701.

Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.

Garbiketa-lanetan sortzen da. Ontziratu eta etiketatu egiten da baimendutako kudeatzaileari entregatzeko.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa ezartzen zaio, hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarrien arabera, baimena izapidetzean jasotako informazioa oinarri hartuta. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, beste batzuk, oinarrizkoak direlako, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran. Hauek zehazten dituztenak dira: hondakinaren mota eta osagai arriskutsuak, ekainaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren I. eranskinean xehe-xehe jasota. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa zuzena dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaera egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onartze-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak balioztatzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta isuriren bat gertatuz gero nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zail dezaketen kasuetan.

c) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte, eta argi nahiz irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan etiketatu beharko dira.

d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin Sanitarioen Kudeaketari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura ondoren garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

e) Hondakin zitostatikoak maneiatzeko, ontziratzeko, etiketatzeko eta biltzeko, nahiz haiek prestatzen erabilitako edo kontaktuan egondako material guztiaren (III. taldea, a letra) baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan Hondakin Sanitarioak Kudeatzeari buruzko martxoaren 3ko 21/2015 Dekretuan eta hura garatzeko ondorengo araudietan ezarritakoak izango dira.

f) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago gorde.

g) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen beste kudeatzaile batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

h) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena eginda dagoela, erregelamenduan zehaztutako aurretiaz, kontrolerako eta segimendurako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta hark zamarekin batera eraman beharko du jatorritik helmugaraino. Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) sozietateak onarpen-agirien eta kontrol- eta segimendu-agirien edo haien baliokidea den agiri ofizialaren artxiboa gutxienez hiru urtez erregistratu eta gorde behar du.

i) Instalazioan, bertan sortutako hondakin hauek kudeatu ahal izango dira:

– Mahuka-iragazkiak.

j) Egiaztatu egin beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak betekizun hauek betetzen dituela: halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutakoak.

k) Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak industriako erabilitako olioen kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuarekin bat etorriz kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.

l) Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, 106/2008 Errege Dekretuak xedatutakoa bete beharko dute (106/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, pilen eta metagailuen hondakinek pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzkoa). Baimendutako kudeatzailearen onarpen-agiria izateko, eraman aurreko jakinarazpena egiteko eta kontrol- eta segimendu-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak ere gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudea ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei eman izanaren egiaztagiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

m) Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak poliklorobifeniloak (PCB) dituzten edo izan ditzaketen aparatuak dauzkan bitartean, haiek behar bezala kudeatzeko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan (poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta hqiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena) eta hura aldatu zuen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak bete beharko ditu.

n) Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009 (EE) Erregelamenduan zehazturiko substantzia erabiliak bere esku dituen heinean, berreskuratu egingo dira aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez deuseztatzeko, edo ingurumenaren ikuspegitik onargarria den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz, edota birziklatzeko edo birsortzeko xedez, aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan nahiz desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

o) Arcelormittal Gipuzkoa SL (Bergarako fabrika) enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.

p) Instalazioan mahuka-iragazkien dosifikazio- eta tratamendu-eragiketak jasoko dituen erregistroa eguneratuta edukiko dute, eta gutxienez datu hauek agertuko dira bertan:

a- Kudeatutako hondakinen kopuruak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

b- Hondakin horien aldizkakotasuna eta dosifikatze-maila.

c- Tratamendu-eragiketak eta kontrolerako parametroak.

d- Tratamenduaren ondoren lortutako hondakinen kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

e- Hondakin horiekin jarraitutako kudeaketa, helmuga identifikatzeko datuak eta datak.

Erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dituzte Ingurumen Sailburuordetzara.

q) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak prebentzioko neurriak aplikatuz hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Hondakin eta Zoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere, aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

r) Baldin eta Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da. Hortaz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

s) Aurreko g) eta h) (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta q) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.

t) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak:

(Ikus .PDF)

a) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio –hornitzaileari–, erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatatzaile baimendu bati emango zaizkio.

b) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen helburua balorizatzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

c) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali behar zaio Ingurumen Sailburuordetzari, proposaturiko kudeaketaren egokitasuna egiaztatzeko eta ebazpen honetan ezarritakoa betetzen dela egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) sozietateak fitxategian erregistratu eta gorde beharko ditu onarpen-agiriak edo haien baliokideak diren agiri ofizialak, nahitaezkoak direnean, hiru urtez gutxienez.

d) Horrez gain, 49/2009 Dekretuan ezarritakoa betez (49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzekoa), baimendutako hondakindegian biltzeko hondakin ez-arriskutsuak lekualdatu aurretik, dagokion segimendu- eta kontrol-agiria bete beharko da.

e) Baldin eta Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengatik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da. Hortaz, ontzi hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

f) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

g) Aurreko c) eta d) (kudeatzaileak EAEn daudenean) letretan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM sistema erabilita.

B.3.3.– Ontziak merkaturatzea.

Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko da.

Era berean, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat ezarri beharko du derrigorrez (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak bere produktuak merkaturatzeko industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak, urte natural batean zehar, ondoren zehazten diren kantitateak baino gehiagoko hondakinak sortu ahalko dituen ontziratutako produktuak edota industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 21 tona, plastikoa soilik bada.

– 16 tona, egurra soilik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa-plana egin beharko du. Plan horrek hiru urteko iraunaldia izango du, eta onartzen den ontzien hondakinak prebenitzeko enpresa-planaren kontrol- eta segimendu-txostena egin beharko da urtero, martxoaren 31 baino lehen. Bi agiriok dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira.

B.4.– Lurzoruari buruzko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu, erabilitako materialen eta identifikatutako arrisku-eremuen arabera.

Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiko txostena, instalazio guztiei dagokion kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiz. Txosten hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da.

Nolanahi ere, ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen denean, sustatzaileak dagokion lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio ingurumen-organoari.

Lur-mugimenduak egitea biltzen duten obrak egin behar direnean (baita produkzio-jarduerarik gabeko eremuetan ere), jardueraren sustatzaileak hondeatu behar dituen materialen (lurrak, obra-hondakinak, etab.) karakterizazioa egin beharko du, jardun kutsatzaileen ondorioz kalterik jaso ote duten egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, haiek kudeatzeko modu egokiena zehaztearren.

Alabaina, obrak aldez aurretik inolako jarduerarik izan ez duten eremuetan egin behar badira, karakterizazioa egin gabe uzteko aukera izango da, betiere, jarduerarik eza behar bezala justifikatzen bada.

Ingurumen-organo honen aurrean justifikatu beharko da induskatutako zati bakoitzerako proposatutako kudeaketa modua egokia dela, organoak onartu aurretik; proposatutako azken xedea (kanpo-kudeaketa edo kokapen berean berrerabiltzea) adierazi beharko da, eta egindako azterketen kopia bat erantsi:

1.– Soberakinak hondakindegian biltegiratuta hustu nahi izanez gero, hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori espero daitekeen kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera aldatu ahal izango da. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten den kasuetan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen handiagoa duten unitateez osatutako lagin konposatua hartu ahal izango da; eta, aldiz, afekzio heterogeneoaren kasuan, 500 m3-ko bolumena baino bolumen txikiagoa duten unitateez osatutakoa.

2.– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpiko balioa eduki beharko dute material horiek, eta lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, laginketa eta azterketa erakunde egiaztatu batek egin beharko du, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

3.– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

4.– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. zenbakiak ezarritakoaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek ezar ditzan hartu beharreko neurriak, betiere, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e letrari jarraikiz.

Sei hilabeteko epean, substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat aurkeztu beharko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

Halaber, epe berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik baduen interes hidrogeologikoko lekuetan, jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan.

B.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1.– Jarduera-maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita; ezta LAmax indizeak, 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita; ezta LAmax indizeak, 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik; halakoetan, apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun modu bat baldin badago, jardun modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu gaindituko 1. taulan 5 dB-etan finkatutako balioak.

b) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

C) Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Isuri atmosferikoak kontrolatzea.

C.1.1.– Kanpo-kontrolak.

a) Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:

(Ikus .PDF)

b) Kontrol horiek II. mailako Administrazioarekiko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu, Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa betez, bereziki gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Halaber, a) letran azaldutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek funtzionatzen badu urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin, eta emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozein maiztasunarekin, baldin eta emisioaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren % 5etik gora bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, baldin eta kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

d) Etengabeko neurketa.

Altzairugintzako instalazioa abian jarritakoan, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak partikulak modu jarraituan neurtu beharko ditu foku honetan: «FE01 - Altzairutegiko mahuka-iragazkiko gasak irteteko tximinia».

Ingurumen Sailburuordetzak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu isuriak neurtzeko sistema jarraituak.

Emisioak etengabe neurtzeko sistema Euskal Autonomia Erkidegoko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarera konektatu beharko da.

Neurtzeko sistema jarraituaren instalazioak, kalibrazioak, kontrolak, mantentze-lanek eta jakinarazpenek, eta ekipamenduen, neurketa-sekzio eta -tokien ezaugarriek ingurumen-arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritako baldintzen araberakoak izan beharko dute.

Instalazioen titularrek izango dute neurtzeko sistema jarraituaren datuak eskuratzeko, tratatzeko eta jakinarazteko ardura, eta neurtzeko kontrol jarraituaren bidez erregistratutako datuak gutxienez 10 urtez gorde beharko dira.

Neurgailu jarraituak dituzten emisio-fokuetan, neurketarako ekipamenduen erabilgarritasuna, hau da, baliozko datuak lortzeko aldien ehunekoa, gutxienez urteko benetako jardunaren % 90ekoa izango da, Ingurumen Sailburuordetzak bestelako baimenik ematen ez badu behintzat.

Elkarren segidako 15 egunetik gora neurtzeko sistema jarraitua konektatu gabe badago edo gaizki badabil, ingurumen-lankidetzako erakundearen bidez etengabe neurtu behar liratekeen parametroen aldizkako autokontrolak egin beharko dira, 15 egunez behin, gorabehera hasten den egunetik hasita, eta neurtzeko sistema jarraituak zuzen jardun arte.

Neurtzeko sistema jarraituaren funtzionamenduari buruzko txosten bat egin eta Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko da urtero, ingurumenaren arloko eskumenak esleitu dituen sailak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakoaren arabera.

e) Txostenak.

Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera, Ingurumen Sailaren jarraibide teknikoetan ezarritako txosten guztiak bidali beharko dira.

C.1.2.– Txostenak eta kontrolen erregistroak.

C.1.1 puntuan eskatutako parametro guztien neurketen txostenak bidali beharko dira. Kanpoko kontrolen txostenetan jarraibide teknikoetan ezarritako gutxieneko edukia jaso beharko da. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Emisio atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.

Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, eta betiere, urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak, atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen duenak eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituenak, 8. artikuluan ezarritakoari eta abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuak, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituenak, III. eranskinean ezarritako edukiari jarraikiz.

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

C.2.– Isuritako uren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) «Erakunde laguntzaile» batek kontrolatu eta egiaztatuko du kanpoko kontrol bakoitza (Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduko 255. artikulua), eta aurreko puntuetan aipatutako parametro bakoitzaren gainean egingo da. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

c) Isurketen kontrolen emaitzak Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko epean.

d) Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti laginketak.

e) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta B.2.3 atalean ageri diren parametro guztiek egiaztatzen badituzte ezarritako mugak.

f) Isurketan maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian adierazitako gai arriskutsuak dauden ala ez biltzen duen adierazpena igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan, produkzio-prozesuan manipulatu diren gai guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurian ez hauteman.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

Adierazle horiek urtero kalkulatu eta kontrolatuko dira, eta dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztu beharko dituzte.

C.4.– Zarataren kontrola.

a) Ebaluazioa indize akustiko hauek kalkulatzeko metodoen bidez egin beharko da: Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo.

b) Zarata transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean neurketak eginez, LAeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da urtero.

c) Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.

d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetzak emandako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta igortzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txosten ezberdinen emaitzak behar bezala erregistraturik geldituko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dituzte Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak horretarako prestatu duen IZP Gidaliburuarekin bat etorriz. Webgune honetan dago eskuragarri gidaliburu hori:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-pcc/eu/

Era horretan, aipatutako programak zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgu eta/edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik (horrelakoen igorpena uren atalean zehaztuta dago), ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean baino ez dute berehala jakinarazi beharko, eta ingurumen-baimen integratuan ezarritako mugak betetzea lortzeko neurriak ere aurkeztu beharko dituzte horrelakoetan. Kontrola egiten duten urteari dagokion programaren barruan baino ez dituzte bidaliko, gainera, urtebete baino periodikotasun handiagoko kontrolak.

Ingurumena zaintzeko programa urtero bidaliko da, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, neurri babesle eta zuzentzaileen funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbideak, eta, halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aldez aurretik egin ez bada.

C.6.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako dokumentazioan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua izan beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, haien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, isurtzeen eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Bigarren zenbakiko B.3 «Instalazioan sortutako hondakinak behar bezala kudeatzea bermatzeko baldintzak» azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz kudeatu beharko dituzte geldiarazte eta abiarazteetan, mantentze-lanetan zein ezohiko egoeretan sortutako hondakinak, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen aplikazio-eremuan (27.100 epigrafea «Burdina, altzairua eta ferroaleaziozko oinarrizko produktuak fabrikatzea») eta lurzorua kutsa dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatu izendatzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan dagoenez, Arcelormittal Gipuzkoa SLU enpresak lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari ekin beharko dio jarduera amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera utzi baino lehen, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu ebazpen honen bigarren ataleko B.3. azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

D.3.– Jarduera aldi baterako uztea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du instalazioa jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen bateratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen edozein isurketa edo emisio saihesteko.

D.4.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean, zehaztu egiten dira ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzak. Haiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentzioko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden segurtasun-neurriei dagokienez. Jarioak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaitzak), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), egon daitezkeen jarioak detektatzeko neurriak edo gehiegi bete direneko alarma-sistemak, lantegiko hodi biltzaileen sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoru gaineko isurketak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta ontzietako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Lehen aipatutako prebentziozko mantentze-lanetarako eskuliburuan atmosferaren kutsadura saihesteko eta zuzentzeko sistemak egoera onean daudela bermatzeko neurriak sartuko dira (arazketa, minimizazioa, etab.).

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta han jasoko dira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gertaerak.

e) Olioak, zepak eta hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezakeenez, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

g) Hauts-itxurako produktuak biltegiratzeko, silo itxiak erabiliko dira, proiektuan aurreikusten den moduan.

h) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

i) Isuriak eta ihesak gertatuz gero, berehala eta eraginkortasunez esku hartzeko beharrezkoak diren material guztiak edukiko dira, kantitate nahikoan: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak; eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

j) Ontzien hustuketa kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura edukiko dute. Bertan, lantegiaren eraginkortasunari eragin diezaioketen isuriak lantegira joatea saihestu beharko da.

k) Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

m) Arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta istripuen ondoriozko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian jartzeko behar diren bitarteko egokiak jarriko ditu titularrak.

n) Gorabehera gertatuz gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere, zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gertakari mota.

– Jatorriak eta arrazoiak (unean-unean zehatz daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Izandako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, hala egokituz gero.

Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Bergarako Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuari buruzko txosten xehatua bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gertakari mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gertakariaren iraupena.

– Ustekabeko isurketa gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen balioztapena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Arazoa berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurri horiek eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kalte badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta, horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS Deiak (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

– Aurreko atalean ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari gertaera hauetakoren bat jazo dela:

1) Ekipoek 24 ordutan baino gehiagotan datu fidagarririk ez ematea ekartzen duen edozein matxura edo akats gertatzea. Gorabehera gertatu eta gehienez 24 orduko epean egingo da jakinarazpena, lanegunak direnean, edo lanegunak ez direnean, gorabehera gertatu den egunaren osteko lehen lanegunean jakinaraziko da.

2) Instalazioaren prozesu jarraitu batean aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, aurreikusitako prebentzioko mantentze-lanak barne, gutxienez 15 egun lehenago jakinaraziko dira.

3) 1. fokuan, analizagailuan modu jarraituan neurtutako datu balidatu baten kontzentrazioak muga-balioa gainditzen badu, jakinarazpena gehienez hori gertatu eta 24 orduko epean egingo dute, lanegunetan, edo hori gertatu ondorengo lehen lanegunean, lanegunetatik kanpo.

Edozelan ere, enpresak berehala bidaliko dio jakinarazpena, fax bidez (aplikatu beharreko jarraibide teknikoak bestelako biderik adierazi ezean), Ingurumen Sailburuordetzari, datu hauek zehaztuta:

– Gertakari mota.

– Jatorria eta arrazoiak.

– Izandako ondorioak.

– Eusteko hartutako neurriak.

– Epeak.

E) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

F). Urtean behin, martxoaren 31 baino lehen, Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak aurreko urtean atmosferara eta uretara isuritako emisioei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuak bidaliko dizkio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta ingurumena zaintzeko programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeetarako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, beti bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

G) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia bete beharko dute:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Horrez gain, organo honen baimena ere eskatu beharko dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu (815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzeaz gainera, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena).

Nolanahi ere, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, betiere Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatuz gero, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa gauzatu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko dute, Lurzorua Ez Kutsatzeko eta Kutsatutakoa Garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.»

«Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni denean mugako emisio-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

b) Isurketak nabarmen murritz daitezkeenean, teknika erabilgarri onenetan eginiko aldaketa handien ondoriozko gehiegizko kosturik izan gabe.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beharrezkoa denean beste teknika batzuk erabiltzea.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela uste duenean, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko berrikuste-prozesua.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen duenean, edo uztailaren 1eko 16/2002 Legeak (ekainaren 11ko 5/2013 Legearen 16. artikuluak aldatutakoak) 22.3 artikuluan dioenari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa denean.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen denean.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten denean, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen denean.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharpenen arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak nahikoak ez direla egiaztatzen denean.

i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu beharra dagoela ondorioztatzen denean.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez du kalte-ordainerako eskubiderik emango, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.»

«Bosgarrena.– Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak ebazpen honen xede den galdatzeko, fintzeko eta ijezteko prozesuen bidez beroan ijeztutako altzairuzko profilak fabrikatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.»

«Seigarrena. – Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

– Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresaren nortasun juridikoa iraungitzea, indarreko araudian aurreikusitako kasuetan.

Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduko 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.»

Laugarrena.– Eraginkor egitea Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez emandako ingurumen-baimen integratua. Aipatutako baimena Galdatzeko, fintzeko eta ijezteko prozesuen bidez beroan ijeztutako altzairuzko profilak fabrikatzeko jarduera Bergarako udalerrian (Gipuzkoa) egiteko zen, eta 16-I-01-000000000025 instalazio-kodea esleitu zaio.

Bosgarrena.– Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresak sei hilabeteko epea izango du, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita, Ingurumen Sailburuordetzan hauek aurkezteko:

– Baimendutako kudeatzaileari ematen zaizkion sortutako hondakinen behar bezalako identifikazioa eta sailkapena justifikatzea, bereziki hondakin arriskutsua izateari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakinen Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez Europako Parlamentuak eta Kontseiluak hondakinei buruz eman zuten eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituzten 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina ordezten baita. Hori egiaztatu ondoren, baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena eguneratu egingo dira.

– «Ijezketa-treneko lohiak» hondakinaren behar bezalako sailkapena justifikatzea.

– Substantzia kutsatzaile garrantzitsuei dagokienez, lurzoruak eta lurpeko urek duten hasierako egoera zehazten duen oinarrizko txosten bat, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko.

– Lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat, ebazpen honen B.4 letran adierazten den moduan.

Seigarrena.– Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari eskatzea Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharreko ingurumena zaintzeko datorren urteko programan ebazpen honetan jasotako ingurumen-baimen integratuaren aldaketak gehitzeko.

Zazpigarrena.– Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 30. artikuluan, eta aipatutako uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 31. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Arcelormittal Gipuzkoa SLU (Bergarako fabrika) enpresari, Bergarako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 8a.

Ingurumeneko sailburuordea,

IOSU MADARIAGA GARAMENDI.


Azterketa dokumentala