Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2016ko irailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3846

EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 16koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita -BEREZILAN- Euskadiko enplegurako zentro berezien enpresa-federazioaren estatutuak aldatzeko erabakiari eta estatutuei buruzko dokumentazioa gordailutzea, eta horren berri ematen baita.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publikoan espedientea hasi da -BEREZILAN- Euskadiko enplegurako zentro berezien enpresa-federazioaren estatutuak aldatzeko dokumentazioaren gordailua dela eta, zeina idazkariak aurkeztu baitu. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.- 2016ko abuztuaren 3an aurkeztutako dokumentazioaren bidez, aipatutako enpresa-federazioaren estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuak gordailutzeko eskatu da.

Bigarrena.- Aurkeztutako dokumentazioa bat dator sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta aurkeztutako agirien artean daude gordailutze-eskabidea, estatutuak aldatzea erabaki zuen ezohiko batzarraren akta, eta estatutu aldatuak.

Hirugarrena.- Lurraldeko jarduera-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta eremu funtzionala estatutuen 4. artikuluan ezarritakoa.

Aurrekari horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.- Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 11 m) artikuluak.

Bigarrena.- Apirilaren 1eko 19/1977 Lege Organikoan eta sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia.

Hirugarrena.- Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da; horrenbestez, gordailutzeko onartu behar dira estatutuak aldatzeko erabakiari dagokion dokumentazioa eta estatutu aldatuak, eta horren berri eman.

Aipaturiko oinarriak eta, oro har, aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Agintzea gordailutzeko (BEREZILAN) Euskadiko enplegurako zentro berezien enpresa-federazioaren estatutuen aldaketari buruzko akta eta federazio horren estatutu aldatuak.

Bigarrena.- Agintzea gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.- Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.- Edozein interesdunek aztertu ahal izango du gordailututako agiria, baita kopia eskatu ere. Agiria aurkaratu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean (2011ko urriaren 11ko BOE) xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 16a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala