Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2016ko irailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3844

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 27koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, Euskadiko Unión General de Trabajadores-en (UGT- E) estatutuak aldatzeko dokumentazioa eta estatutuok gordailutzea agindu eta horren berri emateko dena.

Sindikatu eta Enpresa Erakundeen Estatutuak Gordailutzeko Bulego Publiko honetan espedientea hasi da Euskadiko Unión General de Trabajadores-en (UGT- E) estatutuak estatutuak aldatzeari dagokion dokumentazioaren gordailua dela-eta. Espediente hori ikusirik, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko maiatzaren 23an, aipatu sindikatuaren estatutu-aldaketari buruzko dokumentazioa eta elkarte horren estatutuak gordailutzea eskatzeko dokumentazioa aurkeztu da.

Bigarrena.– 2016ko uztailaren 11n, dokumentazioa osa zedin errekerimendua egin zen, zeina behar bezala bete baitzen 2016ko uztailaren 21ean.

Hirugarrena.– Aurkeztutako dokumentazioa bat dator sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuarekin, eta aurkeztutako agirien artean daude: gordailutze-eskabidea; UGT-Euskadiren 12. Biltzarraren aktak eta laburpenak, estatutuen aldaketak onartzeari buruzkoak; aldatutako estatutuak; sinatzaileen identitatea egiaztatzeko agiriak.

Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoa da haren jarduketa-eremua, estatutuetako 1. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Egitate horiei zuzenbideko honako oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeko eskumena organo honi ematen dio Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 11.m) artikuluak.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia Askatasun sindikalari buruzko abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoan eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko dokumentazioa aztertu ondoren, ikusi da zuzenbidearen araberakoa dela, eta, beraz, bidezkoa da aipatu sindikatuaren estatutuak –zehazki, 2., 15., 20. eta 21. artikuluak– aldatzeko erabakiari eta aldatutako estatutuei buruzko dokumentazioa onartzea gordailua egiteko, eta argitara ematea egintza hori.

Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Unión General de Trabajadores-en estatutuak aldatzeko erabakiaren eta elkarte horren estatutu aldatuen ziurtagiria gordailutzeko agintzea.

Bigarrena.– Gordailutze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Hirugarrena.– Eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.

Laugarrena.– Interesdunek aztertu ahalko dute gordailututako dokumentua, eta horren kopia eskatu, baita inpugnatu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salaren aurrean, urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71.6 artikuluan ezarritakoaren arabera (2011ko urriaren 11ko BOE).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala