Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

171. zk., 2016ko irailaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3843

EBAZPENA, 2016ko abuztuaren 2koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, Foruko eta Arratzuko Udaleko Idazkari lanpostua bi udalen artean mantentzeko eratu zuten elkartea desegiten duena.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2016ko martxoaren 7ko Ebazpenaren bidez, Foruko eta Arratzuko udalerriek osatutako elkartea eratu zen, gaikuntza nazionala duten funtzionarioentzat gordetako Idazkaritzako lanpostu bat elkarren artean mantentzeko.

2016ko ekainaren 9an, Foruko eta Arratzuko udalek erabaki bana hartu zuten Idazkaritza lanpostu bakarra elkarrekin mantentzeko bi udalek osatzen duten elkartea desegin dadin eskatzeko.

Prozedura honetako instrukzioan, Toki Administrazioko gaikuntza nazionaleko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzko uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuko 3. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, Bizkaiko Foru Aldundiari txostena eskatu zitzaion. 2016ko uztailaren 21ean egindako txostenean, jakinarazi zuen ez dagoela oztoporik Aldundiak elkarte hori desegiteko.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera, idazkari-kontuhartzaile titularrari entzunaldi-izapidea eman ondoren, horiek ez zuten alegazio bat ere egin.

Bestalde, biztanleriaren kopurua eta kudeatzen den aurrekontua kontuan hartuta, uztailaren 29ko 1732/1999 Errege Dekretuaren 2 artikuluarekin bat etorriz, bidezko deritzogu Foruko eta Arratzuko Idazkaritzak 3. mailakotzat jotzeari.

Hori dela eta, uztailaren 29ko 1732/1999 Errege Dekretuaren 3.2 artikuluari eta Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10. artikuluari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Foruko eta Arratzuko udalek Idazkari lanpostua bien artean mantentzeko eratu zuten elkartea desegitea.

Bigarrena.– Foruko eta Arratzuko udaletako idazkaritzak 3. mailan kokatzea.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal zaio Erakunde Harremanetarako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan, eta ez zaio uko egiten errekurtsoa aurkezteko xedez zuzenbidean onartutako beste edozein bideri.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraituz, herri-administrazio interesdunek ez dute administrazioarekiko errekurtsorik jartzerik izango ebazpen honen aurka. Hala ere, ebazpen hau errekurritu daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Halaber, aurretiaz eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritzari eskatu ahalko diote ebazpena deuseztatu edo atzera bota dezala, hala xedatuta baitago 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 2a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala