Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2016ko irailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3821

IRAGARKIA, 2016ko uztailaren 22koa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da «Arzabaletako HHSen plantarako, Espetxerako eta Eskuzaitzeta Industrialderako hartunea» (p20DON160058) izeneko proiektua, Usurbil eta Donostia udalerrietan (Gipuzkoa).

Ondoren aipatuko den instalazio-proiektua jendaurrean jartzen da, honako xedapen hauek aintzakotzat hartuta: urriaren 7ko Hidrokarburoen Alorrari buruzko 34/1998 Legeko 73.4 artikulua (1998-10-08ko EAO) eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31ko EAO); 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeei buruzko Legeko 17.2. eta 52. artikuluak (1954-12-17ko EAO); Lege horri buruzko 1957ko apirilaren 26ko Araudiko 56. artikulua (1957-06-20ko EAO); eta azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 86. artikulua, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (1992-11-27ko EAO); baita proiektuarekin batera, eskatzaileak desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda ere.

– Eskatzailea: Naturgas Energía Distribución, S.A.U.; egoitza: General Concha kaleko 20. zk., 48010 Bilbao (Bizkaia).

– Eskaeraren xedea: administrazio-baimena jasotzea, gauzatze-proiektua onartzea eta, zehazki herri-onurakotzat jotzea Arzabaletako HHSen plantarako, Espetxerako eta Eskuzaitzeta Industrialderako gas naturala hornitzeko hartunea, Usurbil eta Donostia udalerrietan (Gipuzkoa).

– Espedientea: RI 20/24173 – CGG 2016/8.

– Instalazioaren ezaugarriak: aurkeztutako proiektuan jasotakoak.

– Desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 1.148.917,92 euro.

– Honako hauek eskatzen dira: administrazio baimena, gauzatze-proiektua onartzea eta herri-onurako deklarazioa.

Hori guztia jendaurrean jartzen da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, Donostiako Easo kaleko 10.ean (PK: 20006), proiektua eta dagokion eskaera aztertuak izan daitezen, eta hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunean hasita, egoki iritzitako erreklamazio eta arrazoibideak aurkezteko, edo aipatutakoarekin lehiatzeko egin nahi diren eskaera eta proiektuak aurkezteko. Bakoitzaren hiru ale aurkeztu beharko dira.

Donostia, 2016ko uztailaren 22a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER URRUTIA GUTIERREZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala