Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2016ko irailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3819

IRAGARKIA, Ondarroako Nasa Kaleko 13, 15, 17 eta 19, Kale Handiko 1 eta 7 eta Kanttoipeko 2 eta 4 etxebizitza eraikinen fatxadak eta barrualdeak konpontzeko obren kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (001/2016 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 001/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Ondarroako Nasa Kaleko 13, 15, 17 eta 19, Kale Handiko 1 eta 7 eta Kanttoipeko 2 eta 4 etxebizitza eraikinen fatxadak eta barrualdeak konpontzeko obrak.

b) Multzotan zatitzea: bai (2 multzo).

1. multzoa: eraikinen fatxadak konpontzeko kanpoko obrak.

2. multzoa: etxebizitza barrualdeak konpontzeko barneko obrak.

c) Burutzeko lekua: Ondarroa (Bizkaia).

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: bostehun eta berrogeita hiru mila eta zortzi euro eta hogeita hamaika zentimo (543.008,31) gehi berrogeita hamalau mila eta hirurehun euro eta laurogeita hiru zentimo (54.300,83) BEZarenak. Beraz, guztira, bostehun eta laurogeita hamazazpi mila hirurehun eta bederatzi euro eta hamalau zentimo (597.309,14), bi multzotan banatuta:

1. multzoa: ehun eta laurogeita hamabi mila eta laurogeita hamaika euro eta hamaika zentimo (192.091, 11) gehi hemeretzi mila berrehun eta bederatzi euro eta hamaika zentimo (19.209,11) BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta hamaika mila eta hirurehun euro eta hogeita bi zentimo (211.300,22).

2. multzoa: hirurehun eta berrogeita hamar mila eta bederatziehun eta hamazazpi euro eta hogei zentimo (350.917,20) gehi hogeita hamabost mila eta laurogeita hamaika euro eta hirurogeita hamabi zentimo (35.091,72) BEZarenak. Beraz, guztira, hirurehun eta laurogeita sei mila eta zortzi euro eta laurogeita hamabi zentimo (386.008,92).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2016ko uztailaren 5a.

b) Esleipenduna:

1. multzoa: Zamakoa Construcciones/Eraikuntzak, S.A.

2. multzoa: Bycam, Servicios, Edificios e Infraestructuras, S.L.

c) Esleipenaren zenbatekoa:

1. multzoa: ehun eta berrogeita hemezortzi mila bostehun eta hirurogeita sei euro eta hirurogeita hamar zentimo (158.566,70), gehi hamabost mila zortziehun eta berrogeita hamasei euro eta hirurogeita zazpi zentimo (15.856,67) BEZarenak; beraz, guztira, ehun eta hirurogeita hamalau mila eta laurehun eta hogeita hiru euro eta hogeita hamazazpi zentimo (174.423,37).

2. multzoa: hirurehun eta bi mila hirurehun eta hamasei euro eta berrogeita bat zentimo (302.316,41), gehi hogeita hamar mila berrehun eta hogeita hamaika euro eta hirurogeita lau zentimo (30.231,64) BEZarenak; beraz, guztira, hirurehun eta eta hogeita hamabi mila bostehun eta berrogeita zortzi euro eta bost zentimo (332.548,05).

6.– Formalizazioa:

a) Eguna:

1. multzoa: 2016ko uztailaren 21.

2. multzoa: 2016ko uztailaren 13.

b) Kontratista:

1. multzoa: Zamakoa Construcciones/Eraikuntzak, S.A.

2. multzoa: Bycam, Servicios, Edificios e Infraestructuras, S.L.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala