Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2016ko irailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3818

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 626/2011 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 626/2011 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Maribel De Fatima Betanco Valeriano.

Abokatua: Marta Maria Marquet Sagrera.

Prokuradorea: Oscar Mejias Abad.

Demandatua: Felix Gerardo Rios.

Gaia.

Aipatu judizioan epaia eman da, 2016-07-19an. Idazpuruak eta xedapenek hau diote:

Hirugarrena.– Kasu honetan, Maribel de Fátima Betanco Valeriano demandatzailearen prozesu-ordezkariak adingabeko semeari dagokionez guraso eta seme-alaben arteko neurriak hartzeko demanda sustatzen du; adingabe hori Felix Gerardo Rios demandatuarekin izandako maitasun- eta elkarbizitza-harremanetik sortutakoa da, egindako probatik ondorioztatu denez.

Horiek horrela izanik, demandatua auzi-ihesean denez (PZLko 304. eta 443. artikuluak) bistakoa da jarduketa hauetan eta demandatzaileak eskatu bezala bidezkoa dela berak eskatutako behin betiko neurriak hartzea, Ministerio Fiskalak aldeko txostena eman ondoren, uste baita horrela adingabearen interesak babesten direla.

Ondorioz, honako neurri hauek hartzen dira:

BEHIN BETIKO NEURRIAK:

1.– Gurasoek aparte bizi daitezke.

2.– Ustezko ezkontza-elkarbizitza eteten da.

3.– Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak baliogabeturik geratzen dira, eta etxe-ahalaz baliatuaz beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotetsi ahal izateko aukera bertan behera uzten da.

4.– Adingabeko semearen zaintza eta babespea Maribel de Fátima Betanco Valeriano amari esleitzen zaio, izatez orain arte egin duen bezala; guraso-ahala, berriz, bi gurasoek partekatuko dute.

Guraso-ahalaren erabilera guraso biena izango da, eta haurraren bizitzarako erabaki garrantzitsuak direnak elkarrekin erabaki beharko dituzte; nolanahi ere, larrialdi- edo behar-egoeratan, dagokion gurasoak hartzen duen erabakia eta horren gaineko informazioa beste gurasoari jakinaraziko dizkio, lehenbailehen. Honako hauek dira erabaki garrantzitsuak Honako hauek dira erabaki garrantzitsuak:

a) Adingabearen egoitza hark ohiko bizileku duen udalerritik kanpora aldatzea; adingabea atzerrira eramatea, oporraldiko bidaietan ez bada.

b) Ikastetxea aukeratzea edo ikastetxea aldatzea.

c) Eskolaz kanpoko jarduerak edo jarduera osagarriak zehaztea.

d) Premiazkoak ez diren ekintza medikoak, ebakuntza egitea edo tratamendu mediko luzea dakartenak, edo tratamendu psikologikoak.

5.– Ez da bidezkoa erabakirik hartzea familia-egoitzaren erabilera eta gozamenari dagokionez; izan ere, ama eta semea etxebizitza batean bizi dira eta aita beste batean, duela urte askotatik.

6.– Dena den, komeni da zehaztea bisita-araubideari dagokionez Maribel de Fátima Betanco Valeriano amak eskatu duela, haurraren interesean eta onuran pentsatuta, Ministerio Fiskalaren baimenarekin, Félix Gerardo Ríos zaintza ez duen gurasoa egon dadin bere semearekin; beraz, haurrak 16 urte dituenez, aitak bere semearekin egoteko eskubidea eta betebeharra ditu, eta, hortaz, bisita-, egonaldi- eta komunikazio-araubide zabala izango du horretarako.

Eta, bestela, ondorio formaletarako soilik, aita bere semearekin egon ahalko da urte bikoitietan uztailean, eta urte bakoitietan abuztuan; haurrak Nikaraguara joan behar badu, haren bidaia-kostuak aitak ordaindu beharko ditu.

Zaintza ez duen gurasoak bere semearekin komunikatzeko eskubidea du, edozein komunikazio-bitarteko erabiliz, betiere eskubidearen gehiegizko erabilera ez badu egiten. Amak alabaren eta bere aitaren arteko komunikazioa eta haren senitartekoekikoa erraztuko ditu. Adingabearen egoeraren berri jakin beharko dute, zehazki haren osasun egoerari eta prestakuntzari eta ikasketei dagokienez. Guraso-ahalaren erabilera haurrarekin dagoenaren gurasoak erabiliko badu ere, bi gurasoek ados jarri beharko dute adingabeei dagozkien gaietan, esaterako, ikasketak egiten dituzten ikastetxea edo erabaki garrantzitsuak osasun gaietan eta abar.

7.– Familia-kargak ordaintzeari eta, zehazki, mantenu-pentsioari dagokienez, Félix Gerardo Ríos aitak, zaintza ez duen guraso denez, 100 euro ordaindu beharko ditu hilero bere semearen mantenu-pentsioa dela-eta. Zenbateko hori hileko lehenengo bost egunetan ordaindu beharko da, demandatzailearen eta bere semearen izenean dagoen bankuko kontuan, edo ordainketa egin dela jasotzen duen agiri frogagarri bat ematen duen beste edozein prozedura erabiliz.

Zenbateko hori urtero berrikusiko da, urte bakoitzeko urtarrilaren batetik aurrerako ondorioekin, eta Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratzen duen KPI Kontsumorako Prezioen Indizean izandako aldakuntzen arabera eguneratuko da; horretarako, ez da beharrezkoa izango ebazpen judizialik.

8.– Bien semeak dituen ezohiko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana.

Gastu ezohikotzat honakoak jotzen dira: Gizarte Segurantzak hartzen ez dituen osasun-gastuak, eskolaz kanpoko hezkuntza eta DBHren ondoko hezkuntza, alabaren mantenu-pentsioa kalkulatzeko aintzat hartu ez dena, eta etorkizunean izango diren gastuak, esaterako, etxetik kanpoko egonaldiak, bidaiak eta ikasketak egiteko gastuak, orain arte kalkulatu ez direnak.

Laugarrena.– Aztertutako gaien izaera dela-eta, eta erabilitako xedeak ez direnez aintzat hartu probidentzian, ez da bidezkoa erabakirik hartzea kostuei dagokienez.

Ikusirik aipatutako lege-xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikagarri diren gainerako xedapen orokorrak,

XEDAPENAK
ERABAKIA:

I.– Baiesten dut Óscar Mejías Abad prokuradoreak, Maribel de Fátima Betanco Valerianoren –Nikaragua Y0935904V bizileku-baimena duena– izenean eta hura ordezkatuz, jarri duen demanda, Marta Marquet Sagrera abokatuaren zuzendaritzapean, Félix Gerardo Ríosen aurka, zeina auzi-ihesean baita; Ministerio Fiskalak, Carmen Rebollo, parte hartu du.

II. Erabaki dut ebazpen honen zuzenbideko hirugarren oinarrian jasota dauden behin betiko guraso eta seme-alaben arteko neurriak hartzea, zeinak osorik erreproduzitutzat jotzen baitira prozesu-ekonomia arrazoiak direla-eta. Ez da kostuei buruzko berariazko aipamenik egiten.

Felix Gerardo Rios demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko uztailaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala