Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

169. zk., 2016ko irailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3814

AGINDUA, 2016ko abuztuaren 8koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskararen Gaitasun Agirirako (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko kide bat berriro izendatzen duena.

1982ko irailaren 20ko Aginduak Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) arautzen du. Euskararen Gaitasun Agirirako Azterketa Batzorde Ofizialeko kideak Hezkuntza Sailak izendatuko dituela adierazten da agindu horretako 36. artikuluan. Artikulu horrek, halaber, Batzorde horretarako izendatutakoak berritzea ahalbidetzen du.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Antton Peñalba Alberdi jauna Euskararen Gaitasun Agirirako (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko kide berriro izendatzea.

2. artikulua.– Izendapenak atzerako eragina izango du 2016ko abuztuaren 1etik eta 2016ko abenduaren 31ra arte izango du balioa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abuztuaren 8a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala