Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2016ko abuztuaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3725

EDIKTUA, neurriak aldatzeari buruz bideratutako 276/2016 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 276/2016, behin betiko neurriak aldatzea.

Errekurtsogilea: Moukhouthe Mint Ely Blal.

Abokatua: Jose Ramon Navarro Antoñanzas.

Prokuradorea: Isabel Quintana Cantero.

Alderdi errekurritua: Boulah Ely Mohamed eta Bilboko Fiskaltza.

Gaia: neurriak aldatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2016-07-18an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA:

XXXXX-ren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa baiesten dut, Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiak (Familia) emandako 2016ko ekainaren 18ko Epaiaren aurkakoa; epai hori eman zen erroilu honen jatorria ere baden 360/2015 Prozeduran –behin betiko neurriak aldatzeari buruzkoan–. Ondorioz, ebazpen hori errebokatzen dugu eta esklusiboki amari ematen diogu XXXXX adingabearen gaineko guraso-ahala, eta 2013ko irailaren 24ko epaiaz ezarritako bisita-erregimena bertan behera geratzen da.

Ez da hartzen apelazio honetako kostuen gaineko erabakirik.

Aurkaratzeko modua.– Kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb, 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0276 16. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Aurkezpen-idazkiarekin batera tasa judiziala ordaindu izana justifikatzeko agiria, behar bezala balioztatua, aurkeztu beharko da, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako salbuespen-kasuren bat gertatu.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Argitarapena.- Epaia sinatzen duten magistratuek eman zuten, eta magistratu txostengileak irakurri zuen 2016ko uztailaren 27an. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, egiaztatu egiten dut.

Boulah Ely Mohamed demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko uztailaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala