Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2016ko abuztuaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3709

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 170/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia

Judizioa: 170/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Chubb Insurance Company Of Europe.

Abokatua: Ignacio Vellon Fernandez.

Prokuradorea: Pedro Carnicero Santiago.

Demandatua: Pablo Francisco Caraballo Millan, Alejandra Ruiz Navarro, Construcciones Balzola, S. A. eta Lantec, S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-06-29an, eta honela dio xedapen-zatiak:

XEDAPENAK

1.– Chubb Insurance Company of Europe parte demandatzaileak eta Pablo Francisco Caraballo Millan, Alejandra Ruiz Navarro, Construcciones Balzola, S. A. eta Lantec, S.L. Parte demandatuak itundutako transakzio judiziala homologatu egiten da, ebazpen honetako aurrekarietan jasotako zehaztapenekin bat etorriz.

2.– Prozesu hau bukatua dela deklaratzen da.

Lantec, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko uztailaren 1a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala