Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2016ko abuztuaren 24a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3683

EDIKTUA, 725/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 725/2015 hitzezko judizioaren prozedura arrunta bideratu da, Santander Consumer E.F.C., S.A.k eskatuta, Andres Manuel Sanchez Rodriguez eta Isidro Sanchez Anton jaunen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak honela diote hitzez hitz:

41/2016 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko martxoaren bia.

Alderdi demandatzailea: Santander Consumer E.F.C., S.A.

Abokatua: Antonio Arriola Saenz.

Prokuradorea: German Apalategui Carasa.

Alderdi demandatua: Andres Manuel Sanchez Rodriguez eta Isidro Sanchez Anton, auzi-ihesean eurak.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: kontratuak (beste gai batzuk).

EPAITZA

Baietsi egin dut, osorik, German Apalategui Carasa prokuradoreak Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Andres Manuel Sánchez Rodríguez eta e Isidro Sánchez Antón jaunen aurkakoa –auzi-ihesean eurak-. Beraz, demandatuak kondenatu egiten ditut auzi-jartzaileari 3.443,67 euro eta kopuru horrek 2015eko uztailaren 15etik hara sortutako legezko interesak ordaintzera. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozedura honetako kostuak.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4750000000072515. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen, eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko martxoaren bian.

Andres Manuel Sanchez Rodriguez eta Isidro Sanchez Anton demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko uztailaren hamazortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala