Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2016ko abuztuaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3671

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Vitoria-Gasteizko tranbiaren zoladura-biedea -Madalena kaletik Independentzia kalera bitartean- berriztatzea esleitu izana jakinarazteko dena, Madalena kaletik Independentzia kalera.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Vitoria-Gasteizko tranbiaren zoladura-biedea -Madalena kaletik Independentzia kalera bitartean- berriztatzea.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko maiatxaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 87. zk.

3.- Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: bostehun eta laurogeita hamasei mila bostehun eta hogeita hiru euro berrogeita hamabi zentimorekin (596.523,52), BEZik gabe.

5.- Esleipena.

a) Data: 2016ko uztailaren 6a.

b) Esleipenduna: Construcciones y Promociones Balzola SA.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: laurehun eta hogeita hamabost mila seiehun eta hirurogeitabi euro eta hogeitabi zentimo (435.662,22), BEZ aparte.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: hilabtete bat (1).

Bilbao, 2016ko uztailaren 18a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala