Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2016ko abuztuaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3667

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 668/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), Juan Ramon Gomez Calvo-k eskatuta Jesus Sagarna Garcia-ren eta Exalki Estructuras, S.L.-ren aurka bideratutako 668/2015 prozedura arruntean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

77/2016 EPAIA

Epailea: Daniel Calderon Gomez.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko martxoaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Juan Ramon Gomez Calvo.

Abokatua: Oscar Javier Garcia Lopez.

Prokuradorea: Aitor Suarez Fernandez.

Alderdi demandatua: Jesus Sagarna Garcia eta Exalki Estructuras, S.L.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Daniel Calderón Gómez-ek, Barakaldoko eta bere barruti judizialeko lehen auzialdiko 6 zenbakiko epaitegiko epailea den aldetik, ikusi ditu 668/2015 zenbakiarekin erregistratutako judizio arruntaren autoak. Auto horiek Juan Ramón Gómez Calvo-k hasi ditu, Aitor Suárez auzitegietako prokuradoreak ordezkatuta eta Óscar García letraduak lagunduta, Jesús Sagarna García eta Exalki Estructuras, S.L. auzi-iheslarien aurka. Diru-kopuru bat erreklamatzeari buruzkoa da judizioa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut funtsean Aitor Suárez auzitegietako prokuradoreak Juan Ramón Gómez Calvo-ren izenean aurkeztu duen demanda, Jesús Sagarna García-ren eta Exalki Estructuras, S.L.-ren aurkakoa. Horrenbestez, Jesús Sagarna García eta Exalki Estructuras, S.L. modu solidarioan kondenatzen ditut Juan Ramón Gómez Calvo-ri ordaintzera 174.019,36 euro gehi legezko interesak 2011ko irailaren 22tik aurrera. Ateratzen den diru-kopuruak PZLaren 576. artikuluan araututako interesa sortuko du, epai hau eman den datatik aurrera.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Eta Jesus Sagarna Garcia eta Exalki Estructuras, S.L. demandatuei behar bezala jakinarazteko eman eta sinatzen dut ediktu hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko ekainaren zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala