Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2016ko abuztuaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
3657

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, geltokietan eta bulegoetan erabiltzen diren gai suntsikor higienikoen hornidura eta garraioari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: geltokietan eta bulegoetan erabiltzen diren gai suntsikor higienikoen hornidura eta garraioa.

c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2016ko maiatxaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 100. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: ehun eta berrogeita mila (140.000,00) euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2016ko uztailaren 6a.

b) Esleipenduna: Vadrisa, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita hamazazpi mila ehun eta laurogeita hamalau euro hogeita hamazortzi zentimo (97.194,38), BEZ aparte.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: lau (4) urte.

Bilbao, 2016ko uztailaren 18a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala