Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

157. zk., 2016ko abuztuaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3633

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2016ko udan eta 2016-2017 ikasturtean Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda jakinarazten duena.

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko jarduerez diharduenean, honela dio bere 23. artikuluko 4. pasartean: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko ekainaren 1eko Aginduak (EHAA, 2016ko ekainaren 9koa) 2016ko udarako eta 2016-2017 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ondoren zerrendatzen diren ikasketa-elkarteok Irale programaren 2016ko udako eta 2016-2017 ikasturterako irakastorduz kanpora eskainiko diren klase-emankizunetarako behin betiko indarrez onestea, Lurralde Historiko hauetan:

ARABA/ÁLAVA:

Aixkiria AEK euskaltegia

Amurrioko AEK euskaltegia

Arana AEK euskaltegia

Gasteiz-Adur euskaltegia

Aratz-Pinto euskaltegia

Laudioko AEK euskaltegia

Laudioko udal euskaltegia

Lautadako AEK euskaltegia

Udaberria euskaltegia

Zadorra AEK euskaltegia

Zaldiaran euskaltegia

BIZKAIA:

Aurten Bai Fundazioa

Barakaldoko euskara udal erakundea

Basauriko udal euskaltegia

Bilbo Zaharra euskaltegia

Bizkaiko AEK

Durangoko udal euskaltegia

Enkarterriko udal euskaltegia

Ermuko udal euskaltegia

Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea

Getxoko udal euskaltegia

Gotzon Garitaonaindia euskaltegia

J. A. Agirre euskaltegia

Juan Mateo Zabala euskaltegia

Labayru Ikastegia

Mikelats euskaltegia (Orixe E., S.A.L.)

Portugaleteko udal euskaltegia

Sestaoko udal euskaltegia

Txinta kooperatiba

Txorierriko udal euskaltegia

Ulibarri euskaltegia

GIPUZKOA:

Amara Berri AEK euskaltegia

Andoaingo AEK euskaltegia

Antigua AEK euskaltegia

Azpeitiko Euskara Patronatua-Udal euskaltegia

Bergarako udal euskaltegia

Eibarko AEK euskaltegia

Eibarko Udala-Udal euskaltegia

Elgoibarko AEK euskaltegia

Erdu AEK euskaltegia

Gernika XXI, S.L.

Goiztiri AEK euskaltegia

Hernaniko AEK euskaltegia

Herri Jakintza euskaltegia

Hitzez euskaltegia, S.L.

Ilaz Konstituzioko Ikastetxea S. Koop.

Irrintzi AEK euskaltegia

Irungo AEK euskaltegia

Lasarte-Oriako Muntteri AEK euskaltegia

Maizpide, S. koop.

Mikelats AEK euskaltegia

Urrats euskaltegia Kooperatiba elkartea

Xenpelar AEK euskaltegia

Zarautzko AEK euskaltegia.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka interesdunak gorako errekurtsoa jar dezake Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 15a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.


Azterketa dokumentala