Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2016ko abuztuaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIA
3627

ERABAKIA, Bizkaiko Batzar Nagusiena, 2016ko ekainaren 15ekoa, Sestaoko udalerriko bandera onesten duena.

Hauxe jakinarazten dut: 2016ko ekainaren 15eko osoko bilkuran, Bizkaiko Batzar Nagusiek Sestaoko udalerriko bandera onesteko erabakia hartu dute, eta nik erabaki hori aldarrikateaz gain, argitara dadila agintzen dut. Hauek dira banderaren ezaugarriak:

«Bandera angeluzuzena, 2:3 neurrikoa. Bi zerrenda horizontal ditu, berdin-berdinak, berdea goikoa eta beltza behekoa.

Erdialdean Sestaoko Kontzejuko armarriak ager daitezke.»

Jendaurrean jar dadin eta dagozkion ondorioetarako.

Bilbao, 2016ko abuztuaren 2a.

Bizkaiko ahaldun nagusia,

UNAI REMENTERÍA MAIZ.


Azterketa dokumentala