Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2016ko abuztuaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3618

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 22koa, Segurtasun Saileko Segurtasun sailburuordearena eta sail bereko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, baterakoa, 2016ko ekainaren 8ko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurako zenbait lanposturen behin betiko atxikipenak eta zerbitzu-eginkizunak erabaki dituen Ebazpena Gurenet atarian noiz jarri den jakitera ematen duena.

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko ekainaren 8ko baterako Ebazpenaren bidez deialdia egin da Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako Ertzaintzako Egiterapen Eskalako komisario eta komisariondoko kategorietako (C128) zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko betetzeko prozedurarako eta, goragokoak eskumenak bereganatuta, zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedurarako (C129) (EHAA, 116. zenbakia, ekainaren 20koa). Bada, ebazpen horren hirugarren erabakiaren 2. atalean ezarritakoarekin bat etorrita eta Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak ematen dituen eskumenak baliatuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Jakitera ematea 2016ko uztailaren 20an Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko uztailaren 20ko baterako Ebazpena jarri dela, zeinaren bitartez Ertzaintzako Egiterapen Eskalako komisario eta komisariondoko kategorietako zenbait lanpostu izendapen askeko sistemaren bidez behin betiko esleitu diren eta, goragokoak eskumenak bereganatuta, beste lanpostu batzuk zerbitzu-eginkizunetan esleitu diren, Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2016ko ekainaren 8ko baterako Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran (EHAA, 116. zenbakia, ekainaren 20koa).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 22a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala