Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2016ko abuztuaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZEBERIOKO UDALA
3617

IRAGARKIA, Zeberioko Udalerriko Zarataren Mapa onartzeari buruzkoa.

Udaleko Udalbatzak, 2016ko ekainaren 30eko bilkuran, besteak beste, honako erabakia hartu zuen:

1.– AAC Centro de Acústica Aplicada, S.L.-k egindako Zeberioko Zarata Mapa onestea.

2.– Iragarki-taulan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Zeberioko zarata mapa onetsi dela.

3.– Zeberioko zarata mapa bidaltzea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, formatu digitalean, analisiaren agiriak eta hari lotutako dokumentazio grafikoa barne.

Zeberio, 2016ko abuztuaren 2a.

Alkatea,

JON XARLES IDIRIN GORROTXATEGI.


Azterketa dokumentala