Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2016ko abuztuaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3613

IRAGARKIA, zeinaren bidez ez-betetze espedienteen ebazpena jakinarazten baita, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak Ikerketa eta Garapenerako (I+G) emandako laguntzei dagokienez.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan– xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek hilabete bat dute ondo iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, probaldia eskatzeko eta egoki iritzitako proba bitartekoak proposatzeko. Epe horretan bertan espedientea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan –Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua eraikina– aztertu ahal izango dute.

Eranskinean aipatutako sozietate inputatu hori jakinaren gainean egon dadin ematen da argitara guzti hori, eta banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria Gasteiz, 2016ko ekainaren 24a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala