Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2016ko abuztuaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
3610

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 14koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Donostiako portuan 6. zerrendako ontzientzako moduluak erabiltzeko baimenak ematen dituena.

Lehenengoa.– 2016ko martxoaren 21eko Garraio Azpiegituren zuzendariaren Ebazpenaren bitartez, Donostiako portuan 6. zerrendako ontzientzat moduluak erabiltzeko baimenak emateko prozedurari buruzko deialdi publikoa iragarri zen.

Bigarrena.– Deialdiaren seigarren oinarrian adierazirik dago moduluak esleitzeko prozedura notario aurrean egindako zozketaren ekitaldi publikoa izango dela.

Hirugarrena.– Administrazioak, deialdiaren bigarren oinarriko hirugarren atalean aurreikusitakoari jarraiki (aipatutako 2016ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez onartua), eskaintzatik B-09 modulua atera eta C-16a sartu du.

Laugarrena.– Behin notarioaren aurrean zozketa eginda, bederatzigarren oinarriaren bigarren atalak dio prozedurari amaiera emango dion ebazpena (moduluen erabilera baimenak eman, ukatu eta itxaron-zerrendak eratuko dituena) Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 1.–Deialdi publikoaren bidez, Donostiako portuan seigarren zerrendako ontzientzako moduluak erabiltzeko baimenak emateko prozedurari hasiera ematen dion 2016ko martxoaren 21eko Garraio Azpiegituren zuzendariaren Ebazpena aldatzea bere bigarren oinarrian, eta honela idatzirik geratuko da:

«– modulu 1 10x 3,6 metrokoa

2 modulu 12x 4,1 metrokoak»

2.– Donostiako portuan deialdi publikoaren bidez 6. zerrendako ontzientzat moduluak erabiltzeko baimenak emateko prozedurari hasiera ematen dion 2016ko martxoaren 21eko Garraio Azpiegituren zuzendariaren Ebazpenaren III. eranskina aldatzea, eta horrela, B-09 modulua C-16 moduluarengatik ordeztu.

Bigarrena.– I. eranskineko zerrendan jasota dauden pertsona fisiko edo juridikoei Donostiako portuan moduluak erabiltzeko baimenak ematea, II. eranskineko baldintzen arabera.

Hirugarrena.– III. eranskinean jasota dauden eskaerak itxarote-zerrendan sartzea, hurrenkera zenbakia zehaztuta.

Laugarrena.– IV. eranskineko eskaerak ukatzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio bukaera ematen administrazio-bideari, eta, bere aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Garraioetako sailburuordearen aurrean edo ebazpena eman duenaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 14a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala