Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2016ko abuztuaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3606

AGINDUA, 2016ko ekainaren 22koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Museo Marítimo de la Ría de Bilbao-Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren fundazioaren estatutuak birbateratzea onartzen baita, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatu.

Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2016ko apirilaren 21ean sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Saileko Erregistroan Jon Ruigómez Matxin jaunak aurkeztutako eskabide bat, Fundación Museo Marítimo de la Ría de Bilbao-Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren fundazioaren estatutu birbateratuak inskribatzeko.

Eskabidearekin batera, estatutu birbateratuen eskritura publikoaren hiru kopia baimendu aurkeztu ziren. Eskritura hori fundazioak berak egiletsi zuen, 2016ko martxoaren 9an, Bilboko notarioa den José Antonio Isusi Ezcurdia jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 809).

Eskritura publiko horretan sartu zen Jon Ruigómez Matxin jaunak –patronatuko idazkari gisa, eta lehendakariaren oniritzia izanik– 2016ko martxoaren 1ean Bilbon emandako ziurtagiria, 2015eko abenduaren 10ean patronatuak egindako bilerarena, non, besteak beste, bertaratutakoek aho batez onartu baitzuten fundazioaren sozietatearen estatutuak birbateratzea.

Eskrituran, fundazioaren estatutuak daude jasota osorik.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.

Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea inskriba daitezela Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren fundazioaren estatutu birbateratuak, agindu honetako data emanik, eskritura publikoan ezarritakoarekin bat, bertan baitago jasota nola idatzi behar diren artikulu guztiak, osorik eta birbateratuta. Eskritura hori fundazioak berak egiletsi zuen, 2016ko martxoaren 9an, Bilboko notarioa den José Antonio Isusi Ezcurdia jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 809).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko ekainaren 22a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala