155. zk., 2016ko abuztuaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3604
EBAZPENA, 2016ko uztailaren 27koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Ana del Pozo Rodríguez andreak gainditu egin duela 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenak (2016ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Ana del Pozo Rodríguez andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN: 72720004F. Kodea: AGC8L1 – D00101-15. Jakintza arloa: «Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa». Saila: Farmazia eta Elikagaien Zientziak. Ikastegia: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Farmazia Galenikoa».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2016ko uztailaren 27a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
XABIER ETXANIZ ERLE.