Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2016ko abuztuaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3603

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 27koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita María Dolores Encinas Malagón andreak gainditu egin duela 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenak (2016ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Kimikoa» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du María Dolores Encinas Malagón andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: 16267352G. Kodea: AGC8L1 – D00112-14. Jakintza arloa: «Ingeniaritza Kimikoa». Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Ingurumen Impaktua Kudeatzeko eta Ebaluatzeko Sistemak».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2016ko uztailaren 27a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala