155. zk., 2016ko abuztuaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (214 KB - 1 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3602
EBAZPENA, 2016ko uztailaren 27koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen errektorearena, non argitaratzen baita Agnieszka Tercjak andreak gainditu egin duela 2016ko martxoaren 17ko Ebazpenak (2016ko apirilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Kimikoa» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorraren plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Agnieszka Tercjak andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorra gisa kontrata dadila. NIE zkia.: X4658589P. Kodea: IDPTCL1 – D00112-2. Jakintza arloa: «Ingeniaritza Kimikoa». Saila: Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Material Polimerikoak Nanoegituradunak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2016ko uztailaren 27a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
XABIER ETXANIZ ERLE.