Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

155. zk., 2016ko abuztuaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

INDARGABETUTAKO XEDAPENA

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3598

EBAZPENA, 2016ko uztailaren 21ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko unibertsitateko Irakasle-Ikertzaileen arloko Errektoreordearena, irakaskuntza aldi baterako esleitzeko eta irakasleen artean banatzeko arautegiaren aldaketa argitaratzeko dena.

Euskal Herriko Uibertsitateko Gobernu Kontseiluak, 2016ko uztailaren 7an, UPV/EHUko irakaskuntza aldi baterako esleitzeko eta irakasleen artean banatzeko arautegiaren 15. artikuluaren eraldaketa onartu zuen.

Irakasle-iketzaileen arloko errektoreordeak ebazpen hau emateko ahalmena du gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko ebazpenari jarraiki.

Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemarenak, 10.2 artikuluan dioenez, unibertsitateko gobernu organoek ematen dituzten aplikazio orokorreko xedapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko ditu unibertsitateak, eta ez dira jarriko indarrean beren testu osoak argitaratu arte.

Hori guztia kontuan hartuta

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Agindua ematea UPV/EHUko irakaskuntza aldi baterako esleitzeko eta irakasleen artean banatzeko arautegiaren 15. artikuluaren eraldaketa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, ondoren aipatzen den moduan:

«15. artikulua.– Tutoretzak.

1.– Irakasleak Gauren grabatu behar du ikasturteko tutoretzen ordutegia, lauhileko bakoitza hasi aurretik. Dena dela, ez da nahitaezkoa izango ikasleen oporraldian (Gabonetan eta udaberrian) tutoretza presentzialak egitea, baina oporraldien ondorengo lehen hiru egunetan azterketak egonez gero, tutoretzak online atenditu beharko dira.

2.– Aldaketa guzti-guztiak Gauren grabatu behar dira, hiru lanegun lehenago. Salbuespen gisa, ezin bada bete hiru eguneko epe hori, ordutegia aldatu ahal izango da, ikastegiko dekanoaren edo zuzendariaren baimena (edo, hura falta bada, pertsona baimenduarena) tutoretzak egiten diren atean argitaratuta.

3.– Sailak ikasleen interesak eta beharrizanak hartu behar ditu kontuan ikasleentzako tutoretza orduak finkatzerakoan. Halaber, ikasleek zerbitzu hau behar bezala erabil dezaten ahalegindu behar dute eta, horretarako, astean gutxienez bi egun finkatu behar dituzte.

4.– Irakasle edo ikertzaile jakin batek ez eduki arren esleituta dagokion irakaslan osoa unibertsitatearekin daukan loturagatik (dela funtzionario dela kontratatua), bete egin behar ditu tutoretza ordu guztiak. Ordu horiek ezin dira pilatu, eta ikasturte osoan barrena bete behar dira.

5.– Irakasle batek beste ikastegi batean eman behar baditu eskolak, eta ikastegi hori beste campus batean badago edo irakaslea atxikita dagoen ikastegitik 40 kilometrora, egun bakar batean jar ditzake tutoretza ordu guztiak. Irakasle batek bi ikastegitan ematen baditu eskolak, bien artean banatu beharko ditu tutoretza orduak.

6.– Kontratuagatik edo kargu murrizketagatik astean 4 ordu edo gutxiago irakasten dituzten irakasleek asteko egun bakar batean jar ditzakete tutoretza ordu guztiak. Halaber, akreditaziorako konpromisoa sinatua duten eta lauhileko batez eskolarik emango ez duten irakasleek, eskolarik ez duten lauhileko horretan, asteko egun bakar batean jar ditzakete tutoretza ordu guztiak

7.– Eskolak ematen dituzten ikertzaileek, gutxienez, beren irakaskuntza ahalmenaren zati proportzionala grabatu behar dute: 3 ordu 12 kreditu eman ditzaketenen kasuan; 1,5 ordu 6 kreditu dituztenen kasuan, etab.».

Bigarrena.– Araudiaren aldaketa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta egun berean jarriko da indarrean.

Leioa, 2016ko uztailaren 21a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala