Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3574

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 95/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 95/2016 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Nirta Aurora Ubri Baez.

Alderdi demandatua: Felix Jose Soriano.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua, hitzez hitz:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Moreno prokuradoreak Nirta Aurora Ubri Baezen izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Felix José Sorianoren aurkakoa; hori dela eta, XXXXX adingabeari dagokionez, neurri hauek hartzea erabaki dut:

– Amari, Nirta Aurora Ubri Baezi, ematen zaio XXXXX seme adingabearen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, guraso biena izango da.

– Bi asteburutik behin izan ahalko du Soriano jaunak semea bere ondoan, larunbateko eta igandeko 10:00etatik 20:00etara; semeak ez du aitarenean igaroko gaua.

– Felix José Sorianok, hilero, hilaren lehenengo bost egunetan, berrehun (200) euro ordainduko ditu, bere semearen mantenurako, Nirta Aurora Ubriren Kutxabankeko kontu honetan: ....... Betebehar hori ebazpen hau eman den egunetik aurrera beteko da; lehenengo hil honetan, heinean banatuko da dagokion zenbatekoa. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak ezarritako PKIren arabera. Lehenengo aldiz, 2017ko urtarrilean eguneratuko da. Betebeharrari erantzuten ez bazaio, beharrezko neurriak hartuko dira. Aparteko gastuak guraso biek erdi bana ordaindu beharko dituzte.

Autoetan sortutako gastuak ordaintzeari dagokionez, ez da erabakirik hartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala, eta jakitera eman ezen, epaiaren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela Probintzia Auzitegian. Epaitegi honetan prestatuko da errekurtsoa hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

Sar bedi ebazpen honen lekukotza autoetan; eta jatorrizkoa, berriz, epaitegiko epaien liburuan.

Horrela, bada, epai honen bidez lehen auzialdian epaituz, hau erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko uztailaren lauan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Eibar (Gipuzkoa), 2016ko uztailaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala