Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3573

EDIKTUA, 149/2016 jabetza horizontalari buruzko judizio monitorioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian, 149/2016 jabetza horizontalari buruzko judizio monitorioa bideratu da, diru-zenbateko bat erreklamatzeko, Donostiako Azkuene kaleko 27 zenbakiko jabekide-erkidegoak eskatuta, Manuel Baamonde Seoane eta Carmen Abeijon Fragaren jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle zehaztugabeen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da Donostiako Azkuene kaleko 27 zenbakiko jabekide-erkidegoak Manuel Baamonde Seoane eta Carmen Abeijon Fragaren jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle zehaztugabeen aurka eskatutako prozesu monitorioa, jabekide-erkidegoari ordaindu gabeko kuotak direla-eta 3.960,11 euro erreklamatzekoa.

2.– Halaber, zorduna kondenatzen da abokatuaren lansariak eta prokuradorearen eskubideak ordaintzera, PZLb-ko 394. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako mugak kontuan hartuz, betiere.

3.– Helaraz bekio Donostiako Azkuene kaleko 27 zenbakiko jabekide-erkidegoari, hala behar bada betearazpena agintzea premia dezan, eta ohartarazi abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela eskatutako zenbatekoa 2.000 euro baino gehiagokoa bada.

Epaileari ezagutarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. Zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 0005001274 0699 0000 00 0149 16; Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Eta demandatuei, hau da, Manuel Baamonde Seoane eta Carmen Abeijon Fragaren jaraunspen jasogabea eta jaraunsle zehaztugabeei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Donostian (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko uztailaren batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala