Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2016ko abuztuaren 12a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3567

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2016ko uztailaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez elkarte eta kooperatibei zuzendutako laguntzetarako deialdia egiten baita, 2016-2017 ikasturtean zehar EAEko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak gara ditzaten.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Gisa horretako hutsa atzeman da honako agindu honen testuan: Agindua, 2016ko uztailaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez elkarte eta kooperatibei zuzendutako laguntzetarako deialdia egiten baita, 2016-2017 ikasturtean zehar EAEko ikasleen mugikortasun aktiboa sustatzeko ekintzak gara ditzaten; agindu hori 2016ko abuztuaren 4ko EHAAn argitaratu zen (148. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2016/3474 (4/19) orrialdeko 8. artikuluan, euskarazko testuan,

Honela dio:

«1.– Eskabideak aurkezteko epea 2016ko irailaren 14an amaituko da.»

Baina honela esan behar du:

«1.– Eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 14an amaituko da.»


Azterketa dokumentala